Edukira joan

Tachia Quintanar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tachia Quintanar
Bizitza
JaiotzaEibar, 1929 (94/95 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Blas Otero
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta aktorea

Tachia Quintanar, jaiotzez izenez Concepción Quintana (1929, Eibar, Gipuzkoa) Euskal Herriko olerkari bat da.

1929. urtean Eibar udalerrian jaio arren, haurtzaroa Bilbon igaro zuen. Madrilen Arte Dramatikoa ikasi zuen. 24 urteko adinaz eta diktadura garaian bere gustuko antzerkilanak ezin antzerkiratu izanaren ondorioz Parisa joan zen.

1950ean Blas de Otero olerkaria ezagutu zuen, 1979an Otero hil zen arteraino biak lagun handi izan ziren. 1953an, Blas de Oteroren aholkuz Paris hirian René Simon eta Tania Balachovarekin ikasketak burutu zituen. Orduan eta Tachiak berak aipatzen duenez, Blas de Otero berak Tachia ezizena jarri zion: "Bere lanari estimu handia diot, eta olerkigintza inoiz hutsi egin ez didan nire aterpea izan dela esan daiteke".

1956ean Parisen Gabriel García Márquez idazlea ezagutu eta lagun handi bilakatu ziren. Urte batzuk beranduago, idazleak Tachiri bere El amor en los tiempos del cólera idazlanaren frantsesezko bertsioa eskaini edo dedikatu zion.

Paco Ibáñez kantautore ospetsua bere hastapenean zegoela ezagutu zuen, biak ere 1980ko hamarkadan zehar olerki-musikazko errezital ugaritzan elkarlanean aritu zirelarik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]