Tage Reedtz-Thott
Itxura
Kjeld Thor Tage Otto, Friherre Reedtz-Thott (Gavnø jauregia, 1839ko martxoaren 13a – ibidem, 1923ko azaroaren 27a) daniar lurren jabea eta politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1894tik 1897ra.
Gavnø jauregian jaio zen, Gavnø uharte txikian, Næstved gertu. Lizentziatu ondoren, Genevan eta Parisen jarraitu zituen ikasketak. Aita 1862an hil ondoren, baroi titulua heredatu zuen.
Højre alderdiko kidea izan zen eta 1886an parlamentuko kide aukeratu zuten. 1892an Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten eta 1894an lehen ministro bihurtu zen 1897an dimisioa eman zuen arte. Ondoren, defentsa, kanpo eta eliza gaietarako batzordeetako kide izan zen.