Taiwan (uhartea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taiwan (uhartea)
Taiwan NASA Terra MODIS 23791.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaYushan Main Peak (en) Itzuli
Garaiera3.952 m
Luzera394 km
Zabalera144 km
Azalera35.883 km²
Geografia
LocationTaiwan.svg
Koordenatuak23°46′N 121°00′E / 23.77°N 121°E / 23.77; 12123°46′N 121°00′E / 23.77°N 121°E / 23.77; 121
Onartu gabeko estatuak Taiwan
Province of the Republic of ChinaTaiwan Province
Ur-gorputzaEkialdeko Txinako itsasoa
Hegoaldeko Txinako itsasoa
Filipinetako itsasoa
Taiwan itsasartea

Taiwan uhartea (txinera tradizionalez: 台灣/臺灣; txinera sinplifikatuz: 台湾; pinyinez: Táiwān), iraganean Formosa (portugesez: Ilha Formosa, euskaraz: «ederra») bezala ere ezaguna, Txinako Errepublikak kontrolatu eta administratutako 36.000 km²-ko uharte bat da, Txina kontinentalaren kostaldearen parean dagoena. Taiwango itsasarteak bi herriak banatzen ditu. Uhartearen iparraldean, Ekialdeko Txinako itsasoa dago, eta hegoaldean, Hego Txinako itsasoa, uhartearen ekialdeko kostaldea, Ozeano Bareak eta Ryukyu uharteek bustitzen duten bitartean.

1945etik aurrera, uhartea eta gertuko beste batzuk Txinako Errepublikaren erregimen politikoaren pean egon dira, Txina osoa gobernatzen zuen estatua Kuomintang eta Txinako Alderdi Komunistaren arteko gerra zibilaren amaiera arte, azken honek Txina kontinentalean boterea eskuratu zuenean. Ordutik, Txinako erregimen zaharra Taiwan uhartean mantendu da, egoera juridiko eta diplomatiko konplexu bati bide emanez, praktikan Txinako Errepublika edo Taiwan bezala partzialki onartutako estatu independente bat den arren.


Geografia
Taiwan
Artikulu hau Taiwango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.