Takonera kalea
Appearance
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Takonera kalea —iruindar hizkeraz Takonerako aldapa izenaz askoz ere ezagunagoa— Nafarroa Garaiko hiriburua den Iruñeko Lehen Zabalguneko kale bat da.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena alboan duen Takonera parkeari zor dio.
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gipuzkoa etorbidea eta Erreginaren aldapa kalearen biribilgunean hasi eta maldan gora igoz eta Ate Berria zeharkatuz Tres Reyes hotelaren biribilgunean amaitzen da, bertan Pio XII.a etorbidea, Navas de Tolosa kalea, San Anton kalea eta Kale Berriarekin bat egiten du.
Bestalde, Ate Berriaren gunean kale honi Arrotxapea zubitik datorren Larruginen aldapa elkartzen zaio.
Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kale honen inguruan honako leku interesgarri hauek daude:
- Plazaola oinzubia
- Ate Berria
- Larraina parkea
- Iruñeko harresiak
- Agustinar Errekoletoen komentua
- O-ko Andre Maria plaza
- Takonera parkea
- Kale Nagusia
- San Lorentzo eliza
- Aduanako zokoa
- Arazuri doktorearen pasealekua
- Takonera plaza
- Tres Reyes hotela
- Italiako Kontsulatua
- Kale Berria
- San Anton kalea
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |