San Lorentzo eliza (Iruñea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
San Lorentzo eliza
Pamplona-church-hendry-01.jpg
San Lorentzo elizaren aurrealdea.
San Lorentzo eliza (Iruñea) hemen kokatua: Iruñea erdigunea
San Lorentzo eliza (Iruñea)
San Lorentzo eliza (Iruñea)
San Lorentzo eliza (Iruñea) (Iruñea erdigunea)
Kokapena
Herria Aduanako Txokoa eta Takonera plaza,
Alde Zaharra, Iruñea
 Nafarroa, Euskal Herria
Koordenatuak 42° 49′ 01″ N, 1° 38′ 56″ W / 42.81694444°N,1.64888889°W / 42.81694444; -1.64888889Koordenatuak: 42° 49′ 01″ N, 1° 38′ 56″ W / 42.81694444°N,1.64888889°W / 42.81694444; -1.64888889
Arkitektura
Garaia XIV. mendea

San Lorentzo eliza Iruñeko Alde Zaharreko dagoen eliza katoliko bat da. XIV. mendeko bere multzotik kasik hondakinik ez dago eta gaur egungo bere arkitektur elementu baliotsuena San Ferminen kapera da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliz-gotorlekua izan zena Iruñeko Alde Zaharraren mendebaldeko muturrean dago, Aduanako Txokoa eta Takonera plazan, Kale Nagusiaren muturrak Errekoletoen plaza eta Takonera kalearekin bat egiten duen tokian, aurrealdean Aduanako Txokoa duela, hiriaren defentsa-sistemako zati zelarik. Eraikinetik hurbil Takonera parkea eta Tres Reyes hotela daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendeko eraikinaren ezkutuko arrasto batzuk soilik gorde dira. Nabea 1805an Juan Antonio Pagolak egin zuen, nabe neoklasiko soil bat delarik. Aurreko garaiko aurrealdea barrokoa zen, baina Iruñeko Ziudadelatik Leopoldo O'Donnell jeneralaren gudarosteak jaurtitako lehergailuek kaltetu zuten, hortaz errautsia izan zen eta 1901an Florencio Ansoleagak aurrealde berria egin zuen, hain zuzen ere gaur egun ikusgai dagoena. Jatorrizko bertikalitatea kanpaien gaineko gorputz piramidala desagertzean murriztu zen.

Ia urte osoz egon ohi den San Ferminen kapera (San Frantzisko Xabierkoarekin batera Nafarroako Santu Zaindaria dena) Iruñeko Udalaren ekimenez eraiki zen, 1696an eta betiere Santiago Raón, frai Juan de Alegría eta Martín Zaldua arkitektoen proiektuaren arabera, eraikuntza-lanak 1717. urterarte luzatu zirelarik. Oinplanoa greziar gurutze itxurakoa da, Aduanaren Txokora begira. Gurutzaduran adreilu gorriz eginiriko linterna bat azaleratzen da, hiriaren armarriaren koloredun zeramikazko eremuak dituelarik, eta behealdeko solairuko harrizko arku aretoarekin kontrastea eginez. Haisera batean barrokoa izan zen, baina 1797ko Santos Ángel Otxandategi arkitektoak giro neoklasikoa eman zion. 1989ko zaharberritzean aurreko estilora itzultzea saiatu zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Lorentzo eliza (Iruñea)