Talaia (Ogoño)
Itxura
- Artikulu hau mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Talaia (argipena)».
Talaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 276 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°24′46″N 2°38′53″W / 43.4126983°N 2.6481752°W |
Mendikatea | Ogoño-Eako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Talaia mendia Ibarrangelu eta Elantxobe artean dagoen itsaso ondoko mendia da. 276 metro ditu. Tontorra itsas labarren ondoan dago.[1][2]
Mendebaldean Laga hondartza dago eta ekialdean Elantxobe herria. Urdaibairen ekialdeko muga aldean dago.
Ibilbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ogoño lurmuturra inguruetan mendizaleen ibilbide asko daude. Garrantzitsuena Elantxobeko kanposantuaren ondotik hasten da itsasoaren mailatik 160 metrora. Txuri-gorriz markaturiko GR bideari jarraiki Talaia mendi tontorrera iristeko aukera dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gailurraren izena: Talaia (Mendikat webgunean)
- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
(Ogoño) Talaia (Ogoño) (Mendikat)
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Laga hondartza Talaia mendi tontorretik
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskalerriko Mendiak, 300 ibilbide zazpi probintzietan zehar, Miguel Angulo, ELKAR
- Bizkaiko kostaldea.
- Bizkaiko mendiak.
- Laga
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |