Eztabaida:Euskal Autonomia Erkidegoa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskaltzaindiaren arabera, izena "Euskal Autonomia Erkidego" da, hori aldatzerik badago?

  • Horrela da bai, arraro sonatu arren, autonomi erkidego gaizki esana dago. Autonomia Erkidego da. Aldatu dut dagoeneko. --Kabri 17:40, 13 Urria 2005 (UTC)

Herritarra atalean euskalduna agertzen da. Hori zuzena al da? Euskalduna ez da euskeraz dakiena? Ez dakit horri buruzko araurik dagoen. --Pello, beldur barik 18:53, 24 Abuztua 2006 (UTC)

Bai eta Euskadiko biztanleak nola dira orduan? euskotarrak? Kabri, (erantzunak hemen) 19:01, 24 Abuztua 2006 (UTC)
Euskalduna euskaraz dakiena da, bai; baina hedatuta dago Euskal Herriko biztanleari erreferentzia egiteko ere.—Barrie · (erantzunak hemen) 19:07, 24 Abuztua 2006 (UTC)

Euskadin bizi den pertsona, Euskal herritarra da. Euskaldun, Euskaraz dakiena. Hori deritzo Euskaltzaindiak.

Eta euskotar ez al da berez euskal etnia edo odola edo delakoa hemengoa duena? Euskotar berez uste det euskal etniari erreferentzia egiten diola, aranismo bat baita.

Eittor,(erantzunak hemen) 18:18, 16 urriak 2008 (UTC)

Aldatu beharko, baina nahiko zaila da, berez EAEn bizi dena euskal herritarra da, baita espainiarra ere. Agian euskal herritarra jarri beharko genuke, eta minuskulaz suposatzen dut. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:23, 16 Urria 2008 (UTC)

Bai, Euskal Herritarra da zuzena dena. Legeak esaten du, hain zuzen ere EAEko epaimaiak, Euskal Herria kontzeptua erabiltzean ezin direla ez Nafarroa ez Iparralde kontuan eduki. Orduan "Euskal herritar" kontseptuarekin suposatzen dut bera gertatuko dela.

EAEren historia azaltzeko erromatarrak eta Erdi Aroa aipatzeak ez du zentzurik, kontuan izanda EAE ex-novo sortutako eraikin instituzionala dela. 1980tik aurrera azaltzearekin nahikoa da. Gainerako informazioa Euskal Herria sarreran sartzekoa da, ez sarrera honetan.--85.86.53.226 IPtik idatzia - --Assar; (erantzun hemen) 09:59, 4 abuztua 2012 (UTC)

Nik uste dut, konbentzio modura, edozein lurralde egituraz hitz egiten dugunean, egitura hori existitu baino lehenagoko historia ere sartzen dela entziklopedietan. Adibidez, Bizkaiko historia "Paleolitoan hasi zen", Espainiako historia "historiaurrean" hasi zen...--Assar; (erantzun hemen) 09:59, 4 abuztua 2012 (UTC)
Nahiz eta eztabaidagarria iruditu, Assarrekin bat nator. --josugoni (erantzun hemen) 11:59, 4 abuztua 2012 (UTC)

Barkatuko didazue, Assar eta Josugoni: lankide anonimoaren ekarpena irakurri dudanean aurkako iritziak ere bazirela konturatu ez naizenez (ekarpen anonimoak ikuskatzen ari nintzen), zentzuzkoa iruditu zaidanez, eta ingeles Wikipedian begiratuta han ere «Historia» ataleko edukia autonomia erkidegoaren sorrerarekin hasten denez, lankide anonimoak proposatutako aldaketa egin dut. Lehen zegoen bezala utzi behar dela baderitzozue, aurrera, ikusten baitut nire aldaketak ez duela adostasunik; nire iritzia, hala ere, kontrakoa da, ingeles Wikipediak atal horretan orain duen edukiari jarraituko nioke, xehetasun horretan bederen. --Xabier Armendaritz 2012-08-06, 09:40 (Eguzk.)

No problem, ez naiz aldatzen hasiko...--Assar; (erantzun hemen) 17:29, 6 abuztua 2012 (UTC)

Hizkuntz atalean, jarri lehen euskara gaztelaniaren ordez[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, edizio hau proposatzen dut: Hizkuntz atalean euskara eta gaztelaniaren artean lekuz aldatzea, hau da, euskara goian eta behean gaztelania jartzea.Hau diot hizkuntza batek herrialde bateko eskualde batean ofizialtasuna badu ( Kasu honetan euskara ofiziala da Euskadin Espainian) hizkuntza ofiziala izan beharko litzateke lehen, beraz, beste wiki batzuetan jartzen dute, adibidez enwiki, baina badaude eswiki bezalako beste wiki batzuk eta batzuetan inwiki nazio hizkuntza jartzen dute. lehenengo edo gehiago hitz egiten delako (Bai, erdara gehiago hitz egiten da Euskal Herrian euskara baino) edo, besterik gabe, nazio-hizkuntza lehena delako. Hori esanda, ados al zaude nire aldaketekin edo dagoen bezala uzten? 181.199.41.240 00:39, 27 martxoa 2023 (CEST)[Erantzun]