Talyllyn trenbidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Talyllyn trenbidea
Edward Thomas at Tywyn Wharf - 2005-04-29.jpg
Edward Thomas 4.a burdinbidea Tywyn Wharf tren geltokian 2005eko apirilean.
Kokapena
Talyllyn Location map.svg
Koordenatuak 52° 35′ 01″ N, 4° 05′ 20″ W / 52.5836°N,4.08878°W / 52.5836; -4.08878Koordenatuak: 52° 35′ 01″ N, 4° 05′ 20″ W / 52.5836°N,4.08878°W / 52.5836; -4.08878
Historia eta erabilera
Irekiera1866
Arkitektura
Luzera 11,670 m.
Trenbidea
Bide-zabalera two-foot three-inch gauge Itzuli
Webgunea http://www.talyllyn.co.uk/ www.talyllyn.co.uk
Webgune ofiziala

Talyllyn trenbidea (galeseraz Rheilffordd Talyllyn eta ingelesez Talyllyn Railway) Galesko babestutako burdinbide estua da. Burdinbidearen ibilbideak 7,62 kilometro luze ditu, eta Erdialdeko Galesko kostaldean dagoen Tywyn udalerrian hasi eta Abergynolwyn udalerritik hurbil dagoen Nant Gwernol geltokian amaitzen da. Burdinbidea 1866an ireki zen, Bryn Eglwys harrobiko arbela Tywyn udalerrira ekartzeko asmoz, Erresuma Batuko Parlamentuaren Agiriaren bidez bidaiariak eramateko baimena jaso zuelarik. Hainbat gorabeheren ondoren linea irekia mantendu zen, 1951an bertako bolondresen zaharberritze eta mantentze lanei esker mundu osoko lehenbiziko trenbide historikoa izendatu zutelarik.

Ordutik aurrera turismogune nabarmena bilakatu da, bere makinaria, burdinbide eta trenak berriztatu eta areagotu dituelarik. 1976an trenbidea gaur egungo Abergynolwyn eta Nant Gwernol arteko lineara hedatu zen. 2001an trenbidea mantendu eta kideatzen duen elkarteak bere 50. urteurrena ospatu zuen, 2005an Tywyn Wharf tren geltokia eta Narrow Gauge burdinbide museoa ireki ziren.

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Talyllyn trenbidea

Koordenatuak: 52° 35′ 01″ N, 4° 05′ 20″ W / 52.583647°N,4.088783°W / 52.583647; -4.088783{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page