Erresuma Batuko Legebiltzarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko Legebiltzarra
Parliament of the United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland
{{{legealdia}}}. legegintzaldia
Mota
MotaBiganberatasun
EtxeakLorden Ganbera
Komunen Ganbera
Zuzendaritza
Lorden HizlariaFrances D'Souza ((Baroia))
2011. urtetik
Osaketa
Eserlekuak1.495

Alderdi politikoak
Laboristak, Kontserbadoreak, Cross Benchers, Liberal Demokratak, Lord Izpiritualak, Independenteak, Ez-afiliatuak

Alderdi politikoak
Laboristak, Kontserbadoreak, Liberal Demokratak, Demokrata Unionistak, Eskoziako Alderdi Nazionala, Plaid Cymru, Sinn Féin, Sozialdemokrata eta laboristak, Ulsterko Alderdi Unionista, Respect – The Unity Coalition
Azken hauteskundeak2015
Batzarlekua
Westminster jauregia, Westminster Hiria, Londres, Erresuma Batua
Webgunea
Legebiltzarra

Britainia Handia eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko Legebiltzarra, Erresuma Batuko eta Itsasoaz Harandiko Britainiar Lurraldeetan (hauek subirautza parlamentarioa baino ez dute) gorengo instituzio legegilea da. Honen buru, Subiraua dago. Biganberaduna da, goi ganbera bat, Lorden Ganbera deitua, eta behe ganbera edo Komunen Ganbera dituelarik.

Lorden Ganberak, bi partaide mota ezberdin ditu: Lord Izpiritualak (Ingalaterrako Elizako klerigo nagusiak) eta Lord Iragankorrak (nobleziakoak). Ganbera honetako partaideak, nobleziak aukeratzen ditu. Lehen, oinordekotza eskubidea zuten, baina, gaur egun, ganbera honetan, oinordekotzakoak, bi postu baino ez daude. Beste alde batetik, Komunen Ganberako partaideak, demokratikoki aukeratzen dira. Lorden Ganbera eta Komunen Ganbera, gela bananduetan biltzen dira Westminster jauregian (ohi Legebiltzarreko Ganberak bezala ezagutuak), Londresen (zehazkiago, Westminster Hiria bezala ezagutzen den udalerri eta hirian). Konstituzio konbentzio bidez, gobernu ministro guztiak, Lorden Ganberatik edo Komunen Ganberatik aukeratzen dira.

Legebiltzarra, Subiraua aholkatzen zuen antzinako kontziliotik abiatuta garatu zen. Teorian, boterea ez da Legebiltzarrarena, baizik eta Erreginarena (Queen in Parliament) edo Erregearena (King in Parliament). Sarri, Erreginak autoritate subiraua duela esaten da, baina hau eztabaidagarria da. Gaur egun, errege boterea, Komunen Ganberako hauteskunde demokratikoetan dago. Subirauak, irudi apaingarri bezala baino ez du egiten, eta Lorden Ganberako botereak oso mugatuak daude.

Britainiar Legebiltzarra, sarri, "Legebiltzarren Ama" deitua da, nazio askotako botere legegileek, nabarmenenak, Commonwealthekoak, eredu hau hartu baitute. Baina hau John Brighten esaldi bat da, nork, 1865eko urtarrilak 18an "Ingalaterra Legebiltzarren Ama dela" azpimarratu zuen, legebiltzar gobernua hasi zuen herrialde batean boto eskubiderako eskariak babestearen testuinguruan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]