Edukira joan

Tang Wei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tang Wei

Bizitza
JaiotzaHangzhou1979ko urriaren 7a (45 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Familia
Ezkontidea(k)Kim Tae-yong  (2014 -
Hezkuntza
HeziketaCentral Academy of Drama (en) Itzuli
Readingeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
txinera
koreera
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta modeloa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm2325018 Allocine: 168760 Allmovie: p480802
Instagram: tangwei_mbox Edit the value on Wikidata

Tang Wei (txinera sinplifikatuz: 汤唯; pinyinez: Tāng Wéi; Hangzhou, 1979ko urriaren 7a) txinatar aktorea da.

Tang aktore eta margolari baten alaba da. [1] Beijingeko Antzerki Akademia Zentralean ikasi zuen, non Gong Li eta Zhang Ziyi bezalako beste emakumezko aktore txinatarrek ere egin zituzten ikasketak. Zinema-zuzendaritzako prestakuntza osatu zuen bertan.

Tang Wei mundu osoan ezaguna egin zen 2006ko Ang Lee-k bere [2] kontratatu zuenean Se, Jie thriller-eko emakumezko protagonista izateko, 1942an Japoniako Txinaren okupazioaren garaian kokatutako Shanghain. Karga eta eszena erotiko handiko filma. Ang Leek filma Txinan estreinatu zuen bertsioa zazpi minutuan laburtu bazuen ere, Taang Weiren rolak polemika piztu zuen. Txinako Telebista, Zinema eta Irratiko Estatu Batzordeak (SARFT) ohartarazpenak egin ondoren, kontratu publizitarioen galerak jasan zituen Tang Weik, eta nolabaiteko geldialdi bat bere ibilbide filmikoan. Biluzik ageri zen eszena adierazgarriak izan zitezkeen arrazoia, baina susmatu izan da Tang Weiren rolaren zalantza patriotiko ez ortodoxoak ere eragin ote zuten egoera. [3]

Guztiarekin, Tang Wei ez zen desagertu Txinako zinetik, baina aldi berean Hego Koreako zinera ere egin du salto 2010eko hamarkadatik aurrera.

2010ean, Tangek Kim Tae-yong korearrak Seattlen zuzendutako Late Autumn ingelesezko melodraman parte hartu zuen. 2011n Koreako zinemaren hiru sari nagusi lortu zituen, eta atzerriko lehen aktorea izan zen. [4] 2014an film horren zuzendariarekin ezkondu zen Tang Wei (Kim Tae-yongekin). 2016ko abuztuan, alaba bat erditu zuen Hong Kongen.

2022an, berriz Hego Korean, aipamen bikainak lortu zituen beste film korear batekin, Heeojil gyeolsim, Park Chan-wooken lan bat. Bertan, Hego Koreara joan den etorkizun txinatarraren papera hartu zuen Tang Weik, eta koreeraz erdipurdi (edo mugikorraren itzultzaile automatikoekin) moldatzen delarik ere (tramak hala eskatuta), seduzitzaile rolean bikain aritu zen[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Tang Wei» artikulutik itzulia izan da, 2023-02-09 data duen 230714324 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-02-09 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Ong, Sor Fern: New China Dolls. In: The Straits Times (Singapore), 16. September 2007 (englisch)
  2. Goldstein, Gregg: Leung, Tang heeding Lee's 'Lust, Caution' bei hollywoodreporter.com (englisch)
  3. Nivelle, Pascale: Tang Wei, l'héroïne du thriller érotique "Lust, Caution", victime des censeurs chinois. In: Libération, 12. März 2008, S. 10 (französisch)
  4. Lee, Hyo-won: Busan critics name Tang Wei best actress. In: Korea Times, 1. Dezember 2011, abgerufen am 13. November 2022 (englisch)
  5. (Ingelesez) tuleconghoa. (2022-05-25). «Tang Wei, the story behind studying Korean, "Sometimes I get really angry…"» KBIZoom (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]