Edukira joan

Tangart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zurezko tangarra, XVI. mendeko Mary Rose karrakan aurkitutakoa.

Tangart-a (tangarra)[1] edo tanga (tangia)[2] landa-eremuan erabili izandako ontzi mota bat da, helduleku bakarrarekin.

Edatekoa denean, orokorrean handia eta zilindro forma zakarrekoa da, normalean metalezkoa (zilarra, peltrea) baina beste materialak ere arruntak izan dira, hala nola zura, zeramika edo larrua.[3] Tangarrek estalki bat ere izan dezakete, eta beirazko hondoak dituztenak ere ohikoak dira.

Itsasoan, tangarrak marinelek ontzien barrena urez husteko erabili ohi izan duten tresna da. Tradizionalki egurrezkoa,[4] XX. mende erditik aurrera, plastikoa ere erabili izan da (leungarri ontzi erdibitu bat berrerabiliz, adibidez).[5]

Tangarra ("tankard" eta "tanke" erdarazko hitzen jatorri berekoa) jatorriz egurrezko edozein ontziri esaten zitzaion (XIII. Mendean). Geroago hartu zuen edateko ontziaren esanahia.[3] Lehen tangak zurez eginak ziren, upelaren antzekoak, eta ez zuten estalkirik. Galesen, 2000 urteko zurezko tangart baten aztarnak aurkitu dira. [6] [7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ZULUAGA, Domingo, 2009. Ibarrangelu, kantu eta kontu. Labayru Ikastegia, Ibarrangeluko Udala, Bilbao Bizkaia Kutxa, Bilbao. p.272 https://argitalpenak.labayru.eus/fso/item/document/43/Ibarrangelu%20kantu%20eta%20kontu.pdf
  2. Orotariko Euskal Hiztegia (15. lib.: subaga-usuztatu) p.149 https://www.euskaltzaindia.eus/dok/oeh/15lib_subaga-usuztatu.pdf[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b «Tan bark - Tawed | British History Online» web.archive.org 2011-05-25 (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
  4. «Gerardo López de la Monjaren zenbait argazki santurtziar (1855-1945)» Bolintxi 2019-10-30 (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
  5. Barrutia, Eneko. (2016-08-28). «arrantzalien fonotekie: Bizkaiko arrantzaleen hiztegia S-Z» arrantzalien fonotekie (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
  6. Tankard Blog
  7. Langstone tankard

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]