Tao

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Sortaldeko kontzeptu filosofikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tao (argipena)».
Taijitua: yinak eta yangak osatutako diagrama, taijia irudikatzen duena.

Taoa («bide zuzena») sortaldeko kontzeptu filosofikoa da, Txinako antzinako filosofia tradizio zaharraren oinarri nagusietako bat.

Konfuzioren ondorengo tradizioaren arabera, giza jokabide zuzena adierazten du; taoismoaren arabera, ordea, taoak giza ezagueratik kanpo geratzen den izaera transzendentala du, eta izadiko prozesu guztien sorburuan dagoen oinarri dinamiko nagusia adierazten du. Taoisten arabera, giza ezaguerak tao absolutuaren alderdi bat baizik ez dezake ezagutu.

Taoaren oinarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitz honek «naturaren bidea»ren edo «zeruetarako bidea»ren zentzu espiritual eta filosofikoa du. Laozik zein Konfuziok gure bide propioa uzteko eskatzen zuten, «bide nagusia»ri jarraitzeko. Taoa horretan datza: errealizazio bidea aurkitzean.

Taoaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsoan dena dago mugimenduan. Mugimendu hori taoa da. Taoa inoiz gelditu gabe baina poliki-poliki dabil. Izugarriko botere du, ordea, eta unibertsoaren gauzak bere tokian eta orekan mantentzen ditu. Urtaroak, bizi-zikloak, botere edo ordenaren aldaketak mugimendu horren adierazpenak dira. Taoa guztiaren legea da eta jarraitzen duena harekin bat egiten du. Aldi berean, txi kontzeptua ulertu behar da. Txia Txinako mandarinez "lurrin", "arnasa", "energia" da. Txia eta taoa eskutik doaz, batera doaz zeren eta Chi unibertsoan dabilen energia baita. Esan daiteke taoa txiaren fluxua dela.

Taoren kontzeptua unibertsoa uneoroko aldaketaz oinarritzen da. Hori da bere konstante bakarra. Horregatik, harekin harmoniaz bizi behar gara. Aldaketa izatetik ez izatera, ahal denetik ezin denera, femeninotik maskulinora doan fluxu konstantea da. Taoaren sinboloa taijitua da: yin eta yang, zirkulu batean bateratuta.

Taoaren sinograma.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tao Aldatu lotura Wikidatan