Tar-Atanamir

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tar-Atanamir, "Gizonen Bitxia" esan nahi duena quenyaz, Tolkienen legendariumeko fikziozko pertsonaia bat da. Idazlearen hil ondorengo eleberria den Silmarillionen agertzen da. Numenorreko Dunadan bat da, Tar-Ziriatanen semea eta Eguzkiaren Bigarren Aroko 1800ean jaioa. Bere aitaren harrokeria eta gutizia heredatu zuen.

Numenorreko hamahirugarren errege bihurtu zen bere aitak, zetrua, Eguzkiaren Bigarren Aroko 2029an eman zionean. Bere aitak egin zuen bezala, Erdialdeko Lurraldeko gizakiei zergak ezartzen jarraitu zuen, eta Valarrak eta hauen debekua argi kritikatu zituen, honela, elfoengandik urrunduz eta numenortarren artean banaketa hasiz, bere ondorengo izan zen Tar-Ankalimonen agindupean erabateko bihurtuko zena.

Tar-Atanamir, 421 urtez bizi izan zen, bizitzara eutsiz erotu eta bere semeari zetrua emateari uko egin zion arte, Elrosen garaitik, hil zen arte, 2221ean gobernatu zuen lehen errege bihurtu zelarik. Orduan, azkenik, Ankalimon koroatua izan zen.


Aurrekoa
Tar-Ziriatan
Numenorreko erregea
Eguzkiaren Bigarren Aroko 2029-2221
Ondorengoa
Tar-Ankalimon