Edukira joan

Tartan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raasayko MacLeodtarren tartana.
Era modernoko eskoziar Kilt bat, tartan Blackwatch edo "Gobernutarran" oinarrituta egikaritua.

Tartan (Eskoziako Gaelikoz Breacan; besteak beste Ingelesez, Frantsesez eta Gazteleraz berriz Tartan) delakoa eskoziar jatorrizko oihal mota bat da. Gaelikoz salbu ohikoa den Tartan izena frantsesezko Tiretain hitzetik dator.

Ez da nahastu behar Kilt-arekin. Azken hau koadrodun gona bat da eta Tartan delakoak berriz jantzi mota horretarako erabiltzen diren kolore patroiak.

Tartanaren koloreek ordezkatzen duten Eskoziako klanaren koloreak erakusten dituzte. Gizonek beren gorputzaren inguruan biltzen zuten oihal zati handi bat zen, eta soberakina euren sorbaldan zarrailu batez heltzen zuten. Tartan baten ezarrera artetzat hartu ohi da, honetan tolesak egoki jartzen ziren-eta.

Aipatzekoa da usadio handiko Gilwell Park akanpaleku-eskolan McClaren klanaren tartan zati bat buruzapi scoutaren alboan jartzen dela. Betiere klan horren ohorez, klan honek eskaut mugimenduari kokaleku hori eskaini baitzion, bere fundatzailea zen Robert Baden-Powell pertsonan.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]