Kilt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kilta

Kilta (Eskoziako Gaelikoz Fèileadh) jantzi mota eskoziar bat da. Koadrodun Gona baten antzekoa, baina bakarrik gizonentzat egina. Ezkontza eta hitzarmen garrantzitsuetan eramaten dute batez ere. Oihal honek 8 metro luze inguru ditu zabalean, eta luzeera berriz gizonaren belaunetarainokoa da.

Gaelikoan salbu ohikoa den Kilt hitza Scots hizkuntzatik dator. Jatorria ordea Norvegiera zaharreko kjalta hitzetik omen dator, Erdi Aroan vikingoen erasoaldiak eta gero Eskozian bizitzen jarri ziren norvegiarrek antzeko jantzia baizeramaten.

Koloreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore askotako Kiltak daude klan edo familia bakoitzak berea baitu eta. Familiaren aberastasunen erakusgarri, zenbat eta aberatsago izan, orduan eta kolore biziagoak eramaten zituzten. Datu hori XV. mendeko idazki batengatik dakigu. Gaur klan ugari daude eta kolore sorta ugari izaten dituzte aberastasuna kontuan hartu gabe. Gehienetan konbinatzen diren koloreak gorri-berdea eta berdea-morea dira.

Klan bakoitzeko kolore patroia Tartan deitzen da. Gehienetan kolore primarioak ziren, baina gaur egun jostun askok kolore distiratsuak erabiltzen dituzte kolore tradizionaletatik aparte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Zeltengandik datorren ohitura bat da, izan ere, Zeltek, antzeko oihal bat eramaten zuten janzteko. Baina horretaz gain beste erabilpen garrantzitsu bat zeukan: jantzi tradizionalaren soineko partea (plaid) gauean lo egiteko zaku bihurtzen zuten hotzik ez sentitzeko. Antzina euritik babesteko erabiltzen ziren. Jantzi tradizionalak lehen gorputz osoa estaltzen zuen eta plaida zarrailu batekin biltzen zen (Féileadh Mòr). Oihal gehiena haren beheko partean erabiltzen zen eta soberan zegoena sorbaldaren atzean kokatzen zen.

Denbora igaro ahala, goiko zatia kendu zioten, oso deserosoa baitzen lana egiterakoan.

1746 urtean debekatu egin zen, Cullodengo gudua ren ondoren. Debekua 1782 urtean kendu zuten. Tarte hartan soilik Britainiar Armadaren barruko Eskoziako Lur Garaietako zenbait batalloik jantzi ahal izan zuten, haien leialtasuna Hannover dinastiarekiko duda gabekoa jotzen zenez.[1]

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun gona motza moduan erabiltzen da, beheko partearekin bakarrik (plaida zenbait jantzi militarretan baino ez da erabiltzen).Tradizioa jarraituz ez dute ezer eramaten Kilt-aren azpian. Modako jostun famatuak Kilt-a berriztatzen saiatu dira, baina ehunaren diseinua da imitatu dena gehienbat.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]