Edukira joan

Tartufo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Tartufo
Jatorria
Egilea(k)Molière
Sorrera-urtea1664
Argitaratze-data1669
Estreinaldi-data1664
IzenburuaLe Tartuffe ou l'Imposteur
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ekoizpen lekuaFrantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia
Hizkuntzafrantsesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa

IBDB: 8531 Edit the value on Wikidata
Tartufo.

Tartuffe edo Tartufo, (izen osoa frantsesez: Tartuffe, ou l'Imposteur, "Tartufo edo iruzurgilea" osorik) Molièreren bost ekitaldiko komedia eta komedia horren protagonistaren izena dira. Egun, izen propio hori ere iruzurgilea adierazteko izen arrunt gisa erabiltzen da frantssez.

1664an erregearen aurrean aurkeztu zuten, baina hiru urtez galarazi zuten, eta 1667an behin bakarrik antzeztu ondoren berriro debekatu zuten, harik eta 1669an baimendu zuten arte, zenbait aldaketa egin ondoren eta zenbait gatazka baretu ondoren, tartean jansenistena Elizaren Bakeasinatutakoan.

Aspektu formalei erreparatuz, binan-binan errimatzen duten dodekasilabotan idatzita dago, hots, hamabi silabako bertsoak edo alexandrino frantsesak.

Elizkoi faltsuen aurkako satira zorrotza da; Tartuffe abenturazale hipokrita iruzurtiak Orgon burgesaren fede onaz baliatuz haren etxean egiten dituen bidegabekeriak kontatzen dira. Gezurrezko elizkoiak kritikatzean, nabari da egilearen ezinikusi berezia hipokretei, nahiz eta ahots narratzailerik ez izan antzerkian. [1]. Eztabaidatua izan da ere ea hipokritak orokorrean kritikatzen duen lan honek edo garaiko talde jakin bat ote den kritikaren jomuga eta horretarako erregearen laguntza ote zuen. Izan ere, Frantzisko Saleskoak garatua zuen Deboziozko bizitzarako sarrera obran kontzientzi zuzendariaren figura, eginkizunak eta harremanak eta horrekin antza hartzen zaio satirari[2], pertsonai sinesgarrien bidez horren trufa egiten baitu. Zehazki aipatu da Saint-Sacrement Konpainia izatea, 1627 urtean sekretupean sortua eta gortearen aurkako moralzaleak osatua Kontrarreformaren testuinguruan.[3]. Zenbait unetan jesuiten aurka ari dela uste da.[4].

Pertsonai nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizkoi faltsua eta iruzurgilea da protagonista. Elizan Orgon ezagututakoan, bere harrapakin bihurtuko du. Azkenean, bere etxea eta dirua mendean hartzen saiatuko da, baina lizunkeriak galbidera eramango du. Egotzitako hizkera eta itxura ematen diote komikotasuna.

Gizon heldua, aberatsa eta autoritate handikoa, baina Tartufok liluratuta dauka eta haren aurrean edozer egiteko prest azaltzen da, jakin arte nolakoa den. Orduan suminduta burua galtzen du, Tartuforengan jarritako sineskortasunak hondamena ekarri diola ulertzen duenean.

Zerbitzaria, etxeko neskamea da eta familia osoa zaintzen du. Herriko jakinduriaren arketipoa, errealista da eta iruzurgilearen trikimailuak agerian jartzen dituena bere jardunean, ez baitu hitz egiteko beldurrik.

Pernelle andrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orgonen ama da, Tartufok liluratuta daukana ere.

Orgonen emaztea da, gizona baino askoz gazteagoa. Zentzuduna eta azkarra, Tartuforen azpijokoak antzematen ditu. Iruzurgileak sentitzen duen harekiko erakartasunak ahalbidetzen du, hori aprobetxatuz, senarrari ikusaraztea iruzurgilearen azpikeriak eta begiak zabaltzea, ulertarazten familiaren galera ekarri duela.

Orgonen koinatu adimentsua, lojika maite du eta laster antzemango du nolakoa den Tartufo, baina bukaerara arte ez du lortuko Orgonek kontuan hartzea bere aholkuak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Tartuffe:[1]; 2018-10-19an kontsultatua
  2. (Gaztelaniaz)Forestier, Georges.- Molière: el nacimiento de un autor.- Madrid: Catedra, 2021. Orr. 261-276.-ISBN 978-84-376-4255-0
  3. (Frantsesez)Bricka, Blandine (2003).- Molière: biographie, analyse littéraire, etude détaillée des principales oeuvres. Arg. Studyrama. orr.30
  4. Elexpuru, Juan Martin.- Zekena edo gezurraren eskola lanaren sarreran

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]