Frantzisko Saleskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Frantzisko Saleskoa
Franz von Sales.jpg
apezpiku

1622ko abenduak 28
Bizitza
Jaiotza Château de Thorens1567ko abuztuaren 16a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Lyon1622ko abenduaren 28a (55 urte)
Heriotza modua berezko heriotza istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Heziketa Lycée Louis-le-Grand
Paduako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak teologoa, apaiza eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Frantzisko Saleskoa (Château de Sales, Thorens-Glièrestik hurbil, 1567ko abuztuak 21 - Lyon, 1622ko abenduak 28) savoiar elizgizona izan zen. Genevako apezpikua izan zen, eta Erromatar Eliza Katolikoak Elizako doktore eta santu izendatu zuen. Haren jaieguna urtarrilaren 24an ospatzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1593ean egin zen apaiz, eta Chablaisko kalbindarrak katoliko bihurtzeko saioak egin zituen. 1599an Genevako apezpikuaren laguntzaile izendatu zuten, eta 1602an apezpiku kargua eskuratu zuen. 1610ean, Joana Chantalgoa santuarekin batera, Bisitazioko Ordena sortu zuen.

Philothea edo Deboziozko bizitzarako sarrera (1608-1619, hiru aldiz euskarara itzulia, Silvain Pouvreauk, Joanes Haranederrek eta Jose Kruz Etxeberriak) idatzi zuen, eguneroko bizitzan Jainkoarenganako jaiera nola bizi erakusten duena. Haren lanak frantsesez eta hitz lauz idatzitako klasiko aurreko estiloko idatzi bikainenetakoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko Saleskoa Aldatu lotura Wikidatan