Teledetekzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gasteiz eta Gasteiz mendien airetiko argazkia

Teledetekzioa airetik edo espaziotik irudiak hartu eta irudi horien tratamendua barne hartzen dituen prozesua da. Teledetekzio-teknikarik erabiliena airetiko argazkia da oraindik, baina espazioan sateliteetan jarritako sentsoreen bidez hartzen diren irudien garrantzia gero eta handiagoa da.[1][2][3][4][5][6]

Teledetekzioaren mekanismoa.

Geofisikak ultramoreak baino uhin-luzera txikiagoko erradiazioak (X eta gamma izpiak) edo luzeagokoak (irrati-uhinak) darabiltzan bitartean, teledetekzioak uhin ultramore eta mikrouhinen arteko luzeretan bakarrik du bere eragina. Horrela izanda, teledetekzioaren definizioa 0,25 mikra eta 9 mm-ko uhin-luzeren arteko espektro-eremuan mugaturik dihardu.

Mundu osoan diharduten espazio-programa ezagunenak Landsat estatubatuarra eta Sentinel europarra dira. Sentinel programak Europako Espazio Agentziaren bidez kudeatzen dira Copernicus ikerketa-programaren barruan. Lurreko behaketaren ikuspuntu hauetatik aztertzen ditu: lurra, itsasoa, atmosfera, klima-aldaketak, larrialdien kudeaketa eta segurtasuna.[1]

Teledetekzioak dituen aplikazioen artean, ingurumenari loturikoek gorakada handia izan dute azken urteotan, batez ere 1970eko hamarkadaz geroztik. Besteak beste, ondoko hauek aipa daitezke: isurtze-ereduen sorrera, azaleko uren inbentarioa, hodei-masen analisia denbora errealean, itsasoaren kutsaduraren eta itsaslasterren kontrola,[7] uraren kalitate fisikoaren kontrola,[8] lurrazaleko landarediaren kartografia, landarediaren estres-egoeren ebaluazioa (lehorteak, suteak, baso-soiltzea),[9][10] uzten inbentarioa eta uzten iragarpena, etab.[11]

Adibidez, infragorri ertainaren banda lurrazalaren hezetasuna ezagutzeko erabil daiteke, eta horrela labore bat lehorrekoa den edo ureztatua den froga daiteke; NDVI izeneko algoritmoak, bestalde, landareen jokabide erradiometriko bereziaz baliatzen dira landaredi mota ezberdinak bereizteko; azken adibide bat aipatzearren, infragorri termikoa deritzon bandaren bitartez beroa atzeman daiteke eta, beraz, suteak kontrolatzeko erabil daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «TELEDETEKZIOA ETA GEOEUSKADI» www.euskadi.eus 2016-05-02 Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  2. Morrison, Joel L.; Robinson, Arthur H.; Muehrcke, Philip C.. (2007). Kartografiako elementuak. Universidad del País Vasco ISBN 9788483738771. Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  3. (Ingelesez) Zhang, Qilin; Wei, Wei; Zhang, Yanning; Ran, Lingyan. (2017/10). «A Hyperspectral Image Classification Framework with Spatial Pixel Pair Features» Sensors 17 (10): 2421. doi:10.3390/s17102421. Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  4. (Ingelesez) Schowengerdt, Robert A.. (2006-08-28). Remote Sensing: Models and Methods for Image Processing. Elsevier ISBN 9780080480589. Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  5. Zhang, Ying; Sun, Zhongchang; Li, Xinwu; Huang, Qingni; Guo, Huadong. (2013/11). «Spatiotemporal analysis of urban environment based on the vegetation–impervious surface–soil model» Journal of Applied Remote Sensing 8 (1): 084597. doi:10.1117/1.JRS.8.084597. ISSN 1931-3195. Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  6. (Ingelesez) Schott, John R.. (2007-05-25). Remote Sensing: The Image Chain Approach. Oxford University Press ISBN 9780199724390. Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  7. «Teledetekzioa arrantzaleen lagungarri. - Euskadi+innova» www.spri.eus 2007-07-12 Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  8. Hezeguneen osasuna satelite-bistaz « Atariaren bloga. Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  9. «Nekazal lurreko gainazalaren zimurtasunaren analisia in-situ neurketak eta teledetekzio teknikak erabiliz — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  10. «Teledetekzio azterketak Getariako txakolindegietan» Tknika Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  11. «Geomatika eta inteligentzia espaziala 2017 :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus Noiz kontsultatua: 2019-02-28.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]