Teletestu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Teletestua da datu-base batean biltegiratutako informazioa erabiltzailearengana transmititu eta hark telebista-pantailan ikusi ahal izateko zerbitzua. Erabiltzaileak menu batetik aukera dezake kontsultatu nahi duen informazioari dagokion orrialde-zenbakia. Ingalaterran hasi zen zerbitzu hau 1974. urtean, handik berehala zabaldu zen Frantzia eta Alemaniara. Gaur egungo telebista hargailu berriek, ia denek dakarte testua etxean hartzeko lotura. Teletestuak eguraldiaz, azken albisteez, burtsaren kotizazioaz eta telebistaren programazioaz, besteak beste, informatzen du. Telebista bidezko azken orduko egunkaria bailitzan dihardu.

Teletestua Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, teletestua XX. mendeko 90. hamarkadaren bukaeran zabaldu zen.

Teletestu zerbitzua dituzten telebistek:

Kanpoko Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teletestu Aldatu lotura Wikidatan