Telezabor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silvio Berlusconi. Telebista eredu honekin aberastu egin zen enpresari ospetsua bere jet pribatuan.

Telezaborra neologismo bat da, beste hizkuntza batzuetan sortu berri diren neologismoen kalkoa ((Gaztelaniaz) telebasura, (Ingelesez) trash tv, (Frantsesez) télé poubelle) telebista-eredu jakin batzuei aplikatua. Espainiako Errege Akademiak honela definitu zuen telebasura: «Eduki trauskil, oies eta arruntak dituzten telebista-programen multzoa». Hitzak badu nahikoa tradizioa[1] Euskaltzaindiaren hiztegian agertzeko, horra definizioa: «Bereziki eduki aldetik kalitate txarrekoak diren telebista-programen multzoa».[2]

Hasiera batean hitzak lagunarteko erabilera izan zuen, eta geroago azterketa soziologikoa egiteko arrazoia. Telebista ulertzeko modu bat izan zen, sentsazionalismoa, gertaera txundigarriak eta pertsonaia ospetsuen zeregin pribatuetan eta pertsonaletan gehiegizko sudur sartzeak eragin zutenak erabiliz. Pertsonaia ospetsu horiek, askotan, sustatzen dituzten programei esker bakarrik dira ospetsu.

Telezabortzat hartzen dira erabat eduki kulturalik ez duten programak, bereziki pertsonaia publiko batzuen bizitza pribatua arakatzea helburu nagusi duten programak.

Horrelako programak zabaltzeaz arduratzen diren telebistek audientzia handia lortzeko egiten dute lan, gehienbat, eta, horren ondorioz, publizitatea erakartzeko, eta, horrela, etekin ekonomikoa nabarmen handitzeko. Hori guztia, beren jarduna justifikatzeko argudio batzuez apainduta, hala nola: adierazpen-askatasuna sustatzen dutela adieraziko dute eta audientziaren eskaera asebetetzeko helburu osasuntsua inork baino hobeto betetzen dutela. Emaitza komunikabide eredu sinple-sinple bat da, hutsalkerien eta arrunkerien sustapenera soilik bideratua, edo gizakien grina oinarrizkoenak asebetetzera bideratua.

Telezaborraren eraginak gizarteko sektore batzuen kezkak piztu ditu eta interes zientifikoa ere bai (doxografian, soziologian eta komunikazio-zientzietan-eta aditu batzuek kontu hauek aztertzen dituzte).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. telezaborra. «Bakarrik edo» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  2. «telezabor - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]