Doxografia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Doxografia, grekerazko δόξα (doxa) - "iritzia" eta γράφειν (grafein)- "idatzi, irudikatu" hitzetatik antzinako pentsalari, filosofo eta zientzialarien bizitza, lan eta iritzien aipamena eta bilduma egiten dituen historialariaren jarduera eta lana da. Doxografiak pentsalarien lana aurkeztu soilik egiten du, luzeago edo laburrago, haien iritziak (grekeraz, doxa edo dogmata; latinez, opiniones) eta doktrinak (grekeraz, areskonta; latinez, placita) analitikoki edo sakontasunez aztertu gabe. Hala ere, iraganean idatzitako doxografiak iturri garrantzitsuak dira antzinako pentsamenduaren berri izateko, pentsalari klasikoen lan idatzi gehienak galdu egin direlako. Hermann Alexander Diels historialariak sortu zuen doxografia neologismoa Doxographi Graeci (Berlin, 1879) liburuan.

Doxografia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia osagarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]