Tella

Koordenatuak: 42°34′28″N 0°10′59″E / 42.57438°N 0.18318°E / 42.57438; 0.18318
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tella
gune populatua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
UdalerriaTella-Sin
Geografia
Koordenatuak42°34′28″N 0°10′59″E / 42.57438°N 0.18318°E / 42.57438; 0.18318
Map
Demografia

Tella Tella-Sin udalerriaren burua da, Sobrarbe lurraldean, Huescako probintzian, Aragoian (Espainian). Bielsa haranaren gaineko gailur batean kokatuta, Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionalatik gertu dago. Sorginen tradizio handia du. Tella Bielsatik 24 kilometrotara dago.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren presentzia aurrehistoriatik dator; horrela adierazten dute inguruan aurki diren aztarnak. XV. mendean 22 su zituen baina XX mendean biztanleria asko jaitsi da. 1992an 12 biztanle zituen. 2008an 21 zituen zentsuaren arabera.

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Trikuharri megalitikoa, Pirinioetako onenetariko bat.
  • San Martin eliza, XVI. mendekoa.
  • San Joan eta San Pablo baseliza, XI. mendekoa.[1]
  • Virgen de la Peña baseliza, XIII. mendekoa.
  • Virgen de Fajanillas baseliza, XVI. mendekoa.

Sorginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobrarbe lurraldearen tradizioan Tellan sorginen presentzia ohikoa izan da. Toponimian ere sorginak oso presente daude. Herrian ere badago sorginei eskainitako dantza berezi bat, Danza d’as Bruxas. Hori gutxi izango balitz, gaur egun herrian sorgineei eskainitako etxe-museoa dago, Casa de la Bruja museoa (Sorginaren Etxearen museoa) alegia.[2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]