Tengrela (aintzira)
Itxura
| Tengrela (aintzira) | |
|---|---|
| Ramsar gunea | |
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 293 m |
| Mota | aintzira eta Ramsar gunea |
| Luzera | 2 km |
| Zabalera | 1,5 km |
| Azalera | 3,64 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 10°38′00″N 4°51′00″W / 10.63333°N 4.85°W |
| Estatu burujabe | |
| Eskualdea | Cascades |
| Burkina Fasoko probintzia | Comoé probintzia |
| Hiria | Banfora |
Tengrela aintzira (frantsesez: Lac de Tingrela) Burkina Fason dagoen aintzira txiki bat da. Herrialdearen hego-mendebaldeko Banfora hiritik hurbil dago[1]. Hipopotamoak ikusteko toki aproposa delako ezagutzen da.
2009an Ramsarko Hitzarmenean sartu zuten[2].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzirak 2 kilometroko luzera eta 1'5 kilometroko zabalera du[1].
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan hipopotamo "sakratuak" bizi dira. Ez dute gizakia erasotzeko joerarik azaltzen. Haiek ikusteko ordurik onena egunsentian eta ilunabarrean izaten da[3]. Tengrela aintziran ez da krokodilorik ageri.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Hughes, R. H.. (1992). A Directory of African Wetlands. IUCN ISBN 978-2-88032-949-5. (kontsulta data: 2024-07-19).
- ↑ «Lac de Tingrela | Ramsar Sites Information Service» rsis.ramsar.org (kontsulta data: 2024-07-19).
- ↑ (Ingelesez) Katie. (2015-01-20). «Hippo Spotting at Sunrise on Lake Tengrela» Katie Aune (kontsulta data: 2024-07-19).
