Teoria kritiko
Teoria kritikoa Frankfurteko eskolako pentsalariek 1960ko hamarkadan garatu zuten pentsamenduen multzoa da, marxismoan oinarrituta gizarte kapitalistaren kritika zabala egiten duena, arlo zenbaitetako ekarpenak bilduz (soziologia, psikoanalisia, artea, ...) garai hartan marxismo ortodoxoa definitzen zuten alderdi komunistetatik ofizialetatik aldenduz. Izan ere, Teoria kritikoa marxismoa eguneratzea eta interpretatzea bere estiloaren arabera proposatu zuen. Horregatik, Teoria Kritikoarentzat jakintza ez da errealitatean dauden datu objektiboen erreprodukzio kontzeptuala, baizik eta benetako formakuntza eta eraketa.
Frankfurteko Eskolak bi etapa nagusi izan zituen. Lehenengo etapan Max Horkheime, Theodor W. Adorno eta Herbert Marcuse nabarmentzen dira. Bigarren etapan, Jürgen Habermas, Karl-Otto Apel, Oskar Negt, Alfred Schmidt eta Albrecht Wellmer egon ziren.
Teoria hau pentsamendu pentsakorra eta kritikoa bultzatzen du eta indar eraldatzailea izan nahi du.
Teoria Kritikoa eta Ikuskera Epistemologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria Kritikoa gizarte ordenaren eraldatzailea da, gizarasuna bilatzen duena arrazoiaren kontzeptu hegeliarrean oinarritzen da. Beraz, arrazoia eta ulermenaren arteko banaketa egiten du, arrazoiarekin pentsatu egiten dugu, ulermenarekin ezagutzen dugu. Ezagutzeko modu oro interesatuta da, beraz soilik ezagutzen dugu jakin-minak eraginda . Teoria Kritikoak, alde batetik, jendartearen egoera historiko-kulturala ulertzea eta bestetik, giza borroken eta kontraesanen arteko indar eraldatzailea izan nahi du.
Jürgen Habermas giza-ezagutzari buruz hausnarketa sakona egin duen pentsalaria da. Habermasek edozein praktiketan agertzen dela interes bat azaltzen du, hiru interes planteatu egiten ditu: interes teknikoa, praktikoa eta emantzipaziozkoa edo kritikoa.
Interes teknikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Interes hau zentzu tekniko-teorikoa erabiltzen du azaltzeko eta ulertzeko, errealitatea aurresateko eta ulertzeko balio du. Interes tekniko honetan zientzia enpiriko-analitikoak garatzen dira; hauek ekintza arrazional-instrumentala edo helburu (lana) baten menpe dagoen ekintza bat suposatzen dute testuinguru sozial baten. Honetan errealitatea ulertzen da menderatu edo manipulatu daitekeen gauza bat bezala, gure helburuak edo betebeharrak lortzeko bitarteko bezala.
Interes praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Interes praktikoa praxis pertsonal eta soziala kokatzea eta orientatzea bilatzen du testuinguru historiko baten barruan. Interes hau giza testuinguru sozial baten ekintza komunikatibo bat suposatzen du. Interes honen barruan zientza historiko-hermeneutikoak garatzen dira eta bi esparrutan banatzen da, alde batetik, historia ardatz bezala ulertzen da, historia gizonaren ekintza bezala giza espeziaren autoeraketa prozesuan. Beste alde batetik, historia ulertzen dute gune hermeneutiko-interpretatzaile gisa.
Zientzia enpirikoetan den hipotesien kontrol sistematikoa zientzia mota honetan atzera uzten da eta interpretazioak ordezten du.
Emantzipaziozko edo askapenaren interesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emantzipazioa sumisioaran aurrean askapena bezala ulertzen da eta autonomiaren erreinua (autonomia ilustrazioaren ustez) berrezartzea bilatzen du. Emantzipaziozko interesa lotzen gaituzten loturak ikusaratzea eta hauetatik askatzeko dauden tresnetaz baliatzea bilatzen du. Esparru honetan zientzia kritiko-sozialak garatzen dira. Zientza hauek berreraikitzea bilatzen dute lana eta elkarrekintza prozesu sozial itxiak kritikoki analizatuz. Zientzia hauek auto-hausnarketa dute oinarri.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nestor, S. (2007). La teoría crítica de la sociedad de la Escuela de Frankfurt. Algunos presupuestos teórico-críticos. Revista Educación y Desarrollo social. Vol 1. No. 1. Universidad Militar Nueva Granada.