Teresa Gil de Vidaure

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Teresa Gil de Vidaure
Bizitza
Jaiotza Nafarroako Erresuma, ?
Heriotza Valentzia1285eko uztailaren  15a (54/55 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Jakue I.a Aragoikoa
Jarduerak

Teresa Gil de Vidaure 13. mendeko nafar nobleziako dama bat izan zen Jakue I.a Aragoikoaren maitale izan zena, baina inoiz ez erregina.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako noble baten alaba izan zen Teresa, Juan de Vidaurerena[1]. Deiturak izan dezake harremana Bidaurre herriarekin.

Edertasun handikoa omen zen eta Jakue I.a erregea ezkontiderako hautatu zuen. Baina promesa hori hautsi zuen Aragoiko erregeak Violante Hungariakoarekin ezkontzeko 1235an. Hala ere, Jakue I.arekin maitale harremana izaten jarraitu zuen eta Teresa Gil, bere aldetik, ezkondu zen Sancho Perez de Lodosarekin[2].

Violante erregina 1951ean hil ondoren, Teresa Gil erregeren emazte gisa agertu zen ageri batzuetan, beste batzuetan ohaide gisa, Eliza Katolikoak ezagutu gabeko harreman baten eran. Urte horietan jabetzak eskaini zizkion erregeak Teresari: Jericako gaztelua, eta erresumako Bejís, Liria, Andilla eta Altura herriak[3].

1265. urtean harremana zapuztu egin zen. Erregeak arbuiatu egin zuen legenarra zuelakoan, eta bere ordez intzestu harremana hasi zuen Berenguela Alfonsorekin[2]. Teresa Gil bizitza publikotik aldentzera behartu zuten, eta berak fundaturiko monasterio batean sartu zen, Valentzian, non hil egin zen 1285. urtean[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «ARAGON KINGS» fmg.ac . Noiz kontsultatua: 2018-08-23 .
  2. a b   1951-, Salvadó, Albert, (2008) Jaume I el Conqueridor (1. ed. argitaraldia) Labutxaca ISBN 8496863484 PMC 212740632 . Noiz kontsultatua: 2018-08-23 .
  3.   Transition in crusader Valencia : years of triumph, years of war, 1264-1270 Princeton University Press 2001 ISBN 0691054754 PMC 44133058 . Noiz kontsultatua: 2018-08-23 .
  4.   Reassessing the roles of women as 'makers' of medieval art and architecture Brill 2012, ©2012 ISBN 9789004228320 PMC 801816048 . Noiz kontsultatua: 2018-08-23 .