Teri Ibarrola
Teri Ibarrola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aulesti, 1918 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Elgoibar, 1987 (68/69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ipuin-kontalaria |
Eleuteria "Teri" Ibarrola (Aulesti, Bizkaia, 1918 – Elgoibar, 1987) ipuin-kontalaria izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teri Ibarrola aulestiarra zen jaiotzaz. Haren aita Cesareo ipuin-kontalaria eta ipuin-zalea zen, eta alabak aitari ikasi zizkion ipuinak.
Ipuin-kontalari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1964an eta 1970ean Arantzazu aldizkarian argitaratu zituzten Teriren ipuinak, magnetofoian hartuta han dioenez, eta horren ondoren diskoan grabatu zituzten. Terirekin batera, Aita Luis Villasante (Teriren koinatua), Karmelo Aulestiarte eta J.M. Uriagerekaren ahotsa ageri da ipuinetan. Euskaltzaindiak antolatutako zenbait ekitalditan parte hartze arrakastatsua izan zuen.[2]
Maribi Unamuno Garatek "Antzorrilleta ahozko transmisioaren lekuko" lanean jasotakoaren arabera, 1980-90 inguruan, Jose Mari Iriondok, Euskal Telebistan aurkezten zuen programa baten elkarrizketatu zuen, mahai baten alde banatan aurrez aurre jesarrita, argirik gabeko hondo beltzean, hantxe errepikatu zuen Ibarrolak behin eta berriz ipuina hitza, [ùpuñek] berak zerabilen izendapena hartuta. Tamalez, Euskal Telebistan ez dago programa haren grabazioen arrastorik.[3]
Ipuin-kontalaria oroituz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipuin zaharren inguruko ekitaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gure ipuinak berreskuratzen izenburupean, Aulestiko Ondare Elkarteak Teri Ibarrolak grabatutako ipuin zaharren inguruko aurkezpen ekitaldia egin zuen 2017ko irailaren 29an, udaletxean. Honela zioen aurkezpen gonbidapenak: “Ibarrolaren kalitate oneko grabazioak ditugu eskuartean. Gure asmoa da adin ezberdinetako aulestiarrak bildu eta ipuin horien bertsio gaurkotuak sortzea eta eskolan, etxean…erabiltzea”.[4]
Mintzaldia eta ipuin tradizionalen aurkezpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko urrian, Aulestiko Ondare Elkarteak (Aulestiko Udala, Lea-Ibarra Udalerrien Mankomunitatea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz) mintzaldia antolatu zuten Aulestin. Teri Ibarrola ipuin-kontalariak XIX. mendeko baserritar eta iruleengandik ikasitako ipuinak ekarri zituen XX. mendera. Aintzane Arrietak eskainitako mintzaldiaren bidez berriz, Aulestiko biztanleek kontakizun horien gaiak eta balioak eguneratu nahi izan zituzten. Peru eta Marixe pertsonaiei ere XXI. mendea ezagutzeko aukera emanez, bide batez, euskal kulturan ahozko narrazioak duen garrantzia azalduz. Teri Ibarrola bera ere ezagutarazi zuten, baita ipuinak kontatzeko bere modua, erritmoak eta esamoldeak ere.[5]
Horretaz gain, transmisioaren inguruko esperimentu txiki bat egin zen: Terik 60ko hamarkadan kontatutako ipuinetatik abiatuta, gaur egungo aulestiarrek zelan moldatuko lituzketen ikusi nahi izan da; beste modu batean esanda, mendeetan gutxi aldatutako Peru eta Marixe, zelan helduko dira XXI. mendera?
Herritar askoren parte hartzearekin, "Aulestiko ipuinak. Atzoko eta gaurko 15 ipuin " CD ilustratua kaleratu zen: lehen zatian, Teri Ibarrolaren 7 ipuin agertzen dira eta bigarren zatian, adin ezberdinetako aulestiarrek egindako 8 moldaketa. Diska hau 2018ko urriko ondare jardunaldietan banatu zen.
Argazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aulestiko udalak argitaratutako "Aulesti kiñu baten" bilduman, hainbat argazkitan agertzen da Teri.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Teri Ibarrola ipuin kontalari aulestiarraren ibilbidea, Wikipedian» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ «"Anaitasuna" aldizkaria» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ http://mendebalde.eus/euskalinguak/Euskalingua%2026/Antzorrilleta%20ahozko%20transmisioaren%20lekuko.pdf
- ↑ «Teri Ibarrola aulestiarraren grabazioei buruzko aurkezpena (Aulesti)» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ «BizkaiKOA» bizkaikoa.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).