Edukira joan

Terrier

Wikipedia, Entziklopedia askea
1919ko grabatua. Terrier arrazako txakurrak. Txakurren liburua, arrazei buruzko ikerketa.

Terrier izendapenaz hainbat txakur arraza biltzen dituen multzoa izendatzen da, nagusiki Erresuma Batua eta Irlandan sortu eta garatuak. Terrier arrazako txakurrek kilo batetik 32 kiloko pisuak izan ditzakete. Izena latineko terra (lur) hitzean jatorria du eta frantsesezko terrier (gordeleku) hitzera eratorria izan zen.

Orokorrean, izaera kementsu, mugitu eta geldiezina dute, arratoi eta basapiztiak ehizatzeko egokia, hori izan baitzen txakur arraza hau sortzeko lehenbiziko helburua; fisikoki txikiak eta ile latz eta gogorrekoak.

Jatorria eta bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Desagertu egin den Old English White Terrier txakurra XIX. mendean margotua.

Lehenengo Terrierrak neurri txikiko eta ile gogorreko txakurrak ziren, arratoiak, untxiak eta oro har pizti txikiak ehizatzeko erabiltzen zirenak. Zakur hauek ez ziren ale homogeneoak eta ia diferenteak ziren etxalde batetik bestera.

XIX. mendearen amaieran, eta Erresuma Batuan txakurrekin egindako lehen erakusketen ondorioz, arraza kontzeptua sortzen hasi zen, eta leinu batzuk besteengandik bereizten eta arraza berriak sortzen hasi ziren.

Terrier motako txakurrek talde propioa dute nazioarteko erakunde zinologiko handi guztietan (American Kennel Club, Kennel Club (UK), FCI...), nahiz eta talde horietako arrazak aldatu egiten diren elkarte batetik bestera.

Zenbait arraza, terrier izenekoak izan arren, ez dira terrier. Horren adibide dira Tibeteko terrierra eta Errusiako terrierra, eta, gainera, ez daude talde horretan. Beste batzuk, berriz, terrier dira nahiz eta neurri txikia eta itxura delikatua izan, Yorkshire terrier adibidez.

Jatorriaren genetika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Analisi genetikoak erakusten du terrier gehienak XIX. mendeko Europan izan zuten arbasoen talde beretik datozela, denak daude hortik garatutako txakur arrazen kluster genetiko «modernoaren» barruan. Terrier gutxi batzuk mastinaren kluster genetikoan kokatzen dira: Pomerania, Labrador retriever eta buru handiko beste txakurrekin batera. Tibeteko terrierra, berriz, Asiako eta Afrikako zakurren arteko nahasketa zaharra da, baita Pekinesarekin ere.

Terrier motako txakurrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Federazio Zinologikoak terrier arrazak III. taldean sartzen ditu, honela banatuta: 1) Neurri handi eta ertaineko terrierrak; 2) Neurri txikiko terrierrak; 3) Bulle motako terrierrak; eta 4) Konpainia terrierrak.

1. atala: Neurri handi eta ertaineko terrierrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu mailan ezagututako arrazak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2. atala : Neurri txikiko terrierrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3. atala: Bull motako terrierrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4. atala: Konpainiako terrierrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terrier txakur ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (kontsulta data: 2026-03-02).
  2. Astiz, Iñigo. (2022-07-05). «Inork ikusten al du 'Puppy'?» Berria (kontsulta data: 2026-03-02).
  3. «Puppy | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (kontsulta data: 2021-04-12).
  4. «Puppy-ren kontserbazioa, Aitziber Velascorekin | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (kontsulta data: 2021-04-12).
  5. (Gaztelaniaz) Álvarez, Paz. (2019-05-07). «Así se cambian las 38.000 flores que visten a ‘Puppy’» Cinco Días (kontsulta data: 2021-04-12).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]