Tetiꞌaroa
Tetiꞌaroa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 17 m |
Mota | Atoloi |
Azalera | 6 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 17°00′S 149°33′W / 17°S 149.55°W |
UTC ordua | UTC−10:00 |
Honen parte da | Haizealdeko uharteak |
Overseas collectivity of France | ![]() |
Commune of French Polynesia | Arue |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Tetiꞌaroa, frantsesez Tetiaroa, Polinesia Frantsesako Sozietate uharteediko atoloi bat da, Haizebeko uharteetan eta Ozeano Barean. Antzina Teturoa deitzen zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1789an William Bligh ingeles kapitainak arakatu zuen eta Domingo Bonetxea euskal itsasgizonak "Hiru Anaiak" izena jarri zien.
Atoloia luzaroan Arue barrutiko buruzagien udako oporlekua izan zen eta ondoren Pomareko errege familiaren senideena.
1904an Pomareko errege familiak atoloia Johnston W. Williams kanadar odontologoari laga zion hark eman zien zerbitzuen eskeron gisa.
1965ean Marlon Brando estatubatuar aktoreak Mutiny on the Bounty film antzeztu ostean 99 urterako atoloiaren jabegoa bereganatu zuen. Hura zendu zenean Teihotu Brando semearen eskuetara igaro zen, azken honek 2 hektarea lagun zuen Michael Jackson musikariari eman zizkion. 2014en, Marlon Brando aktorea zendu eta 10 urtera, atoloain The Brando Resort aisileku pribatua inauguratu zen.