Domingo Bonetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Domingo Bonetxea
Bizitza
JaiotzaGetaria1713ko irailaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTahiti1775eko urtarrilaren 26a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea

Domingo Bonetxea Andonaegi (Getaria, Gipuzkoa, 1713ko irailaren 21a - Tahiti, 1775eko urtarrilaren 26a[1]) euskal herritar esploratzailea zen. Tahiti Espainiar Inperiora eramaten saiatu zuen.

Bere bidaiak Peruko erregeordearen, Manuel d'Amat i de Junyenten, agindupean egin zituen, azkena James Cooken bidaiak Peru erasotzeko baseak sortzeko asmotan egin zituelaz kezkatuta zegoelako. Bonetxea Tahitira heldu zen James Cook baino zenbait aste geroago eta hantxe, Cooken espedizioak utzitako aizkora aurkitzeaz gain, bertoko hitzak bildu zituen.

Lehenengo Bidaia (1772-1773)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1772ko irailaren 26an, Domingo Bonetxeak Tahiti esploratzeko bidaia hasi zuen. Tomas Gayangos bere tenientea zela Callaotik atera zen Aguila izeneko itsasontzian.

Azaroaren 13an Tahitiko Tautirara heldu ziren eta herrixkari "Santísima Cruz" izena eman zion. Bonetxeak eskifaia eta bere buruari tahitiarrekin harreman sexualak edukitzea debekatu zien, tahitiarren ustekaberako. Abenduaren 20an Tahiti utzi eta 1773ko otsailaren 21ean Valparaisora heldu zen.

Bigarren Bidaia (1774-1775)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidai honen helburua Tahiti Espainiar Inperiora anexionatzea eta bertokoak ebanjelizatzea zen eta Karlos III.a Espainiakoaren baimena zuen. Itsasontzi bik, Aguila eta Jupiter izenekoak, Callao utzi zuten 1774ko irailaren 20an. Tu tahitiarren errege nagusia garaitu ondoren, Bonetxea misio bat eratu zuen. Tamalez, Bonaetxea Tahitin 1775eko urtarrilaren 20an hil zen.

Bonetxea hil eta gero, azaroaren 12an espainiarrek misioa utzi zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Domingo Bonetxea