Marlon Brando

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Marlon Brando
Marlon Brando 1948.jpg
Bizitza
Jaiotza Omaha1924ko apirilaren 3a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Los Angeles2004ko uztailaren 1a (80 urte)
Familia
Aita Marlon Brando, Sr.
Ama Dodie Brando
Ezkontidea(k) Anna Kashfi  (1957 -  1959)
Movita Castaneda  (1960 -  1962)
Tarita Teriipaia  (1962 -  1972)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Actors Studio
Shattuck-Saint Mary's
The New School
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea zinema aktorea, zinema zuzendaria, antzerki aktorea eta telebista-aktorea
Lan nabarmenak The Godfather
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0000008
www.marlonbrando.com/
Marlon Brando signature.png

Marlon Brando, Jr. (Omaha, Nebraska, 1924ko apirilaren 3a - Los Angeles, Kalifornia, 2004ko uztailaren 1a) estatubatuar antzerki eta zinema aktorea izan zen, XX. mendeko hoberenetarikoa. Bitan irabazi zuen Gizonezko aktore onenaren Oscar saria, Terry Malloy (On the Waterfront, 1954) eta Vito Corleone (The Godfather, 1972) antzezteagatik[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Actors Studion ibili ondoren antzerkira igaro zen; 1944tik 1950 arte antzerkian jardun zuen. A Streetcar Named Desire («Tranbia bat desira deitua») izeneko antzerkiak eman zion sona, baina zinematik datorkio batez ere fama. Dramatizaziorako sen handia erakutsi zuen hasiera-hasieratik. Garai hartako bere lanen lekuko dira: Viva Zapata! (1952), Cannesko Zinemaldian saria jaso zuena, Julius Caesar (1953), On the Waterfront («Kaietan», 1954), oskarraz gainera, Veneziako Zinemaldian Zilarrezko Lehoia lortu zuena. Geroztik ere egin zituen entzute handiko filmak: The Godfather (1972), Last Tango in Paris («Azken tangoa Parisen», 1972), Apocalypse Now (1979).

Marlon Brandoren antzezteko erak, haren nortasunak, eta Hollywoodeko bizitza sozialaren gaineko interes ezak eragin sakona izan zuen aktore belaunaldi batean, James Dean, Paul Newman, Robert De Niro, Al Pacino, Robert Duvall, Sean Penn, Russell Crowe, eta Jack Nicholson barne. Gainera, politikoki konprometitua izan zen, ekimen askorekin (batez ere Amerikar Indioen Mugimenduaren alde) publikoki bat eginez.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marlon Brando Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Nebraska
Artikulu hau Nebraskako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.