Tetramorfo
Itxura
Tetramorfo (Tetra, τετρα, "lau" + morfo, μορφη, "itxura") errepresentazio ikonografiko bat da, lau elementuz osatuta dagoena. Erabilera hedatuena kristautasunekoa da. Ezekielen ikuspegi batean lau izaki deskribatzen dira. Antzekoa agertzen da San Joanen Apokalipsian deskribatzen duen.
Erdi Arotik Ebanjelariak adierazteko ere erabili izan da:
- Mateo: Aingerua. Bere ebanjelioa Kristoren genealogia aztertuz hasten delako.
- Marko: Lehoia. Bere ebanjelioa Joan Bataiatzailearen pasartearekin hasten delako. Pasarte honetan, Joanen ahotsa deskribatzean lehoi baten antzekoa dela adierazten du.
- Lukas: Zezena. Bere ebanjelioa Zakariasek sakrifikatutako zezenaz hasten delako.
- Joan: Arranoa.