The Best Damn Thing
The Best Damn Thing | ||||
---|---|---|---|---|
Avril Lavigne taldearen estudio albuma | ||||
Argitaratze data | 2007ko martxoaren 25a | |||
Musika mota | Popa, pop rocka, nerabe popa | |||
Iraupena | 43:52 | |||
Hizkuntza | Ingelesa | |||
Diskoetxea | Arista | |||
Ekoizpena | Butch Walker, Raine Maida, Don Gilmore | |||
Avril Lavigne taldearen kronologia | ||||
|
The Best Damn Thing (euskaraz, gauza madarikatu hoberena), Avril Lavigne abeslari kanadiarraren hirugarren estudio albuma da. 2007ko apirilaren 17an plazaratu zen AEBn.
Aurreko bi diskekiko aldaketa handia suposatu zuen The Best Damn Thingek, Avril Lavignek bai bere irudi fisikoa bai bere abestien zentzu nahiz estiloa goitik behera birmoldatu baitzituen. Bere betiko fan ugari dezepzionatu bazituen ere, orain arte bere diska salduena izan da mundu osoan zehar.
Hauexek dira bilduma honetako lau singleak: Girlfriend, When You're Gone, Hot eta The Best Damn Thing. Girlfriend izan da, orain arte, Avrilen abesti ezagunena, salduena eta famatuena.
Aipatzekoa da Girlfriend abestiaren nahasketa arrakastatsu bat plazaratu zela, bideoklip eta guzti. Remix hau Avrilek Lil Mama hip hop abeslari estatubatuarrarekin batera gauzatu zuen.
Abesti zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Girlfriend" — 3:36 (Avril Lavigne, Lukasz Gottwald)
- "I can do better" — 3:17 (Avril Lavigne, Lukasz Gottwald)
- "Runaway" — 3:48 (Lavigne, Gottwald, Kara DioGuardi)
- "The Best Damn Thing" — 3:10 (Lavigne, Butch Walker)
- "When You're Gone" — 4:00 (Lavigne, Walker)
- "Everything Back But You" — 3:03 (Lavigne, Walker)
- "Hot" — 3:23 (Lavigne, Evan Taubenfeld)
- "Innocence" — 3:53 (Lavigne, Taubenfeld)
- "I Don't Have to Try" — 3:17 (Lavigne, Gottwald)
- "One of Those Girls" — 2:56 (Lavigne, Taubenfeld)
- "Contagious" — 2:10 (Lavigne, Taubenfeld)
- "Keep Holding On" — 3:59 (Lavigne, Gottwald)
Tourra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Album honi The Best Damn Tour deituriko mundu mailako tourra dagokio.