The Conqueror

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Conqueror
The Conqueror (1956) film poster.jpg
Filma
Jatorrizko izena The Conqueror
Urtea 1956
Generoa abenturazko filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 111 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Utah
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Dick Powell
Gidoigilea(k) Oscar Millard
Antzezlea(k)
John Wayne
Susan Hayward
Pedro Armendáriz
Agnes Moorehead
Thomas Gomez
William Conrad
Ted de Corsia
Lee van Cleef
John Hoyt
Leo Gordon
Michael Wayne
Richard Loo











Ekoizpena
Ekoizlea Howard Hughes
Konpainia ekoizlea RKO Pictures
Edizioa Stuart Gilmore
Bestelako lanak
Musikagilea Victor Young
Argazki-zuzendaria Joseph LaShelle
Leo Tover
Kanpo loturak

The Conqueror (euskaraz Konkistatzailea) Howard Hughesek 1956an ekoitzitako film bat izan zen, John Wayne Genghis Khan buruzagi mongolaren paperean eta Susan Hayward Bortai printzesarenean. Agnes Moorehead, Pedro Armendáriz, William Conrad, Jefe Tahachee eta beste hainbat aktorek ere parte hartu zuen filman.

Aktore ezagunak izan bazituen ere, porrot komertziala izan zen, eta filma 1950eko hamarkadako okerrenetakotzat jo zuten. Wayne bere karreraren une gorenetako batean zegoen eta, argudioa irakurri bezain pronto, eginahalak egin zituen papera lortzeko. Gerora pertsonaia beretzako egokia ez zela pentsatu bada ere, John Waynek ez zuen horrela uste, baina, hala ere, The Conqueror film txarrenen artean agertu zen The Golden Turkey Awards bilduman.

Pentsatu izan da Howard Hughes ez zegoela horrelako film bat ekoizteaz oso harro eta bada kopia guztiak 12 milioi dolar ordainduta erosi zituela esan duena ere. Gauza da 1974ra arte ez zutela telebistan bota. Baina, Ice Station Zebra filmarekin batera, Hughesek behin eta berriro ikusten omen zuen bere bizitzaren azken urteetan.

Filma egiteko Utah basamortuko St. George inguruko lokalizazioak erabili zituzten, AEBetako gobernuak 50eko hamarkadan arma nuklearrak probatzen zituen Nevadako froga-esparrutik gertu.[1]

Han aritu zirenentzako ez zen lanerako toki samurra izan eta Hughesek 60 tona lur bidali behar izan zituen estudio batera, filmazioari amaiera emateko. Bai aktore, zuzendari eta filmazio-ekipoak bazuten froga nuklearren berri, baina oraindik ez zegoen ondo ikertuta hauts erradiaktiboa eta minbiziaren arteko erlazioa. Gauza da, 150 km-ra, Yucca Flat izeneko paramoan, NTS (Nevada Test Site) zegoela eta, 1951tik 1992ra bitarteko epean, 100 bat bonba atomiko eta hidrogeno bonba leherrarazi zituztela han. Haizeak Yucca Flatetik Snow Canyon aldera egiten zuen bultza eta han depositatzen zituen iodo, estrontzio eta plutonio erradioaktiboak.[2]

Minbiziak parte hartu zuten aktoreetako asko hil zituen. Filma bukatu eta 8 hilabetera buruko tumor batek hil zuen Victor Young musikagilea eta linfoma no Hodking deritzonak hil zuen Dick Powell zuzendaria. Biriketako tumoreak hil zuen Agnes Moorehead eta buruko minbiziak Susan Hayward. Pedro Armendárizi giltzurrunetako minbizia diagnostikatu zioten eta, 4 urte geroago, terminala zela jakin zuenean, bere buruaz beste egin zuen. Marion Michael Morrisonek, mundu guztiak Wayne deitzen zionak, minbizia izan zuen urdailean eta pankrean... eta horrela jarraitu zuen zerrenda luze batek.[3]

Beste faktore batzuk ere izan ziren tartean -Wayne, Moorehead bezala, erretzaile porrokatua zen- eta erradiazioak eragindako minbiziak ez du hain inkubazio-periodo luzea izaten, baina filmean parte hartu zuten 220 kideetatik 91k minbiziren bat garatu zuten 1981 inguruan eta 46, jada, hilik zeuden. Baina kausa-ondorioa ez dago garbi.

The Conqueror filmak ez zuen takila erakarri; zailtasunez berreskuratu zuen eginiko inbertsioa eta oso kritika txarrak jaso zituen. Howard Hughesek ekoiztu zuen azkena izan zen eta RKOrena ere bai.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Conqueror