The Dark Side of the Moon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Dark Side of the Moon
El lado oscuro de la luna - The dark side of the moon - Pink Floyd - Vinyl.jpg
Pink Floyden estudio-albuma
Interpretea Pink Floyd
Argitaratze-data 1973ko martxoaren 1a
Grabazioa Abbey Road Studios Itzuli
Diskoetxea Harvest Itzuli eta Capitol Records
Ekoizlea Pink Floyd
Generoa Rock progresibo
Hizkuntza ingeles
Hitzak Roger Waters
Kantu zerrenda
Iraupena 42:59 minutu
  1. Speak to Me Itzuli
  2. Breathe Itzuli
  3. On the Run
  4. Time
  5. The Great Gig in the Sky Itzuli
  6. Money
  7. Us and Them Itzuli
  8. Any Colour You Like Itzuli
  9. Brain Damage Itzuli
  10. Eclipse Itzuli
Pink Floyden kronologia

Obscured by Clouds Itzuli The Dark Side of the Moon A Nice Pair Itzuli

The Dark Side of the Moon Pink Floyden albuma da. 1973. urtean sortua, musika komertzialaren historian 4. diskorik salduena (40 milioi ale baino gehiago) izan da. Bere izenburuak ("Ilargiaren Alde Iluna", euskaraz) mundu magiko eta misteriotsua gogora ekartzen du, albumaren musikarekin eta abestien hitzekin oso ongi moldatzen dena.

Disko hau taldearen lehenengo urteetako lanik gorenetzat jotzen da. 1966. urtetik Pink Floyd-ek muga musikal berriak bilatzeari ekin zion, soinu esperimentu ugari eginez rock sinfoniko eta progresiboaren arloan. Elektronikak eta musika teknologiak taldearengan sortzen duen lilura agerikoa da lehenengo lanetan, eta are gehiago Ummagumman (1968), Atom Heart Motheren (1970) eta Meddlen (1971). The Dark Side of the Moon bilaketa horren emaitza bikaina da. Album honekin Pink Floydek ospe artistikoa eta komertziala lortu zuen, eta bere fama Europako mugetatik at zabaldu zen, mundu osora.

Diskoa iraultza teknikoa ere izan zen, soinu efektu oso bitxiak edukiz garai horietarako (1973). Alan Parsons ingeniariak taldearen zerbitzura jarri zuen bere jakituria, lan borobila lortuz, trikimailu teknologikoek britainiar laukotearen soinu oniriko eta erakargarria areagotzen baitute.

The Dark Side of the Moonen hitzek, kriptiko eta surrealistak, -Roger Watersek idatzitako askoren antzera- gaurko bizimodu estresagarriaz jarduten dute: arrakasta eta diruaz (Money), zahartzaroaz (Time), eromenaz (Brain Damage), etab.

Album honen gai batzuek (Time, Money, Brain Damage, The Great Gig in the Sky,...) taldearen historian berezko lilura izango dute betiko. Baina album osoa da bikaina, kritikarien iritziz laukote britainiarrak sortutako lanik borobilena eta berritzaileena baita.

Kantu zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Speak to Me" (1:08)
  2. "Breathe" (2:48)
  3. "On the Run" (3:50)
  4. "Time" (7:04)
  5. "The Great Gig in the Sky" (4:48)
  6. "Money" (6:24)
  7. "Us and Them" (7:49)
  8. "Any Colour You Like" (3:26)
  9. "Brain Damage" (3:50)
  10. "Eclipse" (2:04)