The Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a Mountain
The Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a Mountain | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | The Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a Mountain |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa eta film komikoa |
Iraupena | 92 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Christopher Monger |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bob Weinstein Harvey Weinstein |
Konpainia ekoizlea | Miramax |
Edizioa | David Martin (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Chris Lowe |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Stephen Endelman (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Lindy Hemming |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Gales |
The Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a Mountain (euskaraz Muino bat igo baina mendi bat jaitsi zuen ingelesa) 1995eko Christopher Monger galestar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan Hugh Grant, Ian McNeice, Tara FitzGerald, Colm Meaney eta Kenneth Griffith aktoreek antzeztu zuten.
Jatorriz filma oinarritzen den kontakizun edo istorioa Christopher Monger zinema zuzendariari bere aitonak kontatu omen zion: aitona, biloba bezala, Gales hegoaldeko Rhondda Cynon Taff konderrian dagoen Taff's Well udalerrikoa zen, eta bertan aipatzen den muino edo mendia Garth Hill (307 metro) muinoa da. Halere XX. mendean eskualde hark jasandako urbanizazioaren ondorioz, filma oraindik landa edo baserri giroa hobekiago mantendu izan duten Gales erdialdeko Powys konderriko Llanrhaeadr-ym-Mochnant eta Llansilin herrietan filmatu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1917, Gales, Lehen Mundu Gerraren testuinguruan, George Garrad (Ian McNeice) eta bere laguntzaile gaztea den Reginald Anson (Hugh Grant) bi ingeles kartografo dira. Bikotea fikziozko Ffynnon Garw herrira iritsi berri dira, Britainiar Gobernuak Galesko mapa berri bat gauzatu nahi baitu.
Herritarrak "Galesko lehenbiziko menditia" ezizenez ezagutzen duten muinotik hurbil bizi dira. Zoritxarrez, bi ingelesek muinoa neurtu eta mendi bat izateko ezinbestekoa baldintza den 1.000 oinetara ailegatzeko 15 oin falta zaizkiola ondorioztatu dute. Hori jakin bezain laster, herritarrak Morgan "Akerra" (Colm Meaney) eta Jones apaizak (Kenneth Griffith) zuzendurik auzolan bidez muinoari behar dituen 15 oinak bere gailurrean lurra pilatuz lortzeko lan egingo dute. Bide batez, herritarrek jada herria utzi eta Galesen zehar euren zereginarekin jarraitu behar duten bi ingelesak nola edo hala eta trikimailu askoren bitartez herrian jarraitzea lortuko dute, honela herritarrek euren muinoa mendi bilakatu eta berehala ingelesak hura berriz neurtu eta mendi bat dela ziurtatuko dutenaren asmoz. Bien bitartean Reginald Anson gaztea Betty Cardiffkoa (Tara FitzGerald) deritzon galestar neska gazteaz maitemindu eta herrian bizitzen gelditzeko ideian pentsatzen hasiko da.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hugh Grant, Reginald Anson
- Ian McNeice, George Garrad
- Tara FitzGerald, Betty Cardiffkoa
- Colm Meaney, Morgan "Akerra"
- Ian Hart, Johnny Shellshocked
- Robert Pugh, Williams "Petrolio"
- Kenneth Griffith, Robert Jones apaiza
- Ieuan Rhys, Thomas sarjentua
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1995eko filmak
- Christopher Mongerrek zuzendutako filmak
- Hugh Grantek antzeztutako filmak
- Ian McNeicek antzeztutako filmak
- Tara Fitzgeraldek antzeztutako filmak
- Colm Meaneyk antzeztutako filmak
- Kenneth Griffithek antzeztutako filmak
- Ian Hartek antzeztutako filmak
- Robert Pughek antzeztutako filmak
- Bob Weinsteinek ekoitzitako filmak
- Harvey Weinsteinek ekoitzitako filmak
- Miramaxek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Galesko filmak
- Galesen girotutako filmak
- Umorezko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Amodiozko filmak