The Fault In Our Stars (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

The Fault in Our Stars (Gure izarren akatsa) John Greenek eginiko eleberri bat da, 2014ko irailean argitaratuta izan zena. Hamasei urteko eta birikietako minbizia jasaten duen nerabe baten istorioa da, Hazel Grace Lancaster izenekoa. Neska honen gurasoak laguntza talde batera joatera behartzen dute Hazel, eliza baten sotoan dagoena eta “Jesusen bihotz literala” izenez ezagutzen dena. Hor, Augustus Waters ezagutzen du, saskibaloian aritzen zen mutila hanka bat anputatu baino lehenago eta maitemindu zen.

Estatu Batuetan 2014ko ekainaren 6an zineman estreinatu egin zen, aldiz, Espainian, uztailaren 15ean. Aktore nagusiak Shailene Woodley eta Ansel Elgort dira.

Liburuko pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protagonista nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hazel Grace Lancaster protagonista nagusia da eta eleberri bere ikuspegitik dago kontatuta.
  • Augustus Waters Hazelekin maitemintzen da. Hamazortzi urte ditu eta bere hanka osteosarkoma izeneko gaixotasun batengatik galdu zuen. Gus laguntza taldera joaten da bere laguna, Isaac, laguntzeko. Geroago, Gus The Genius emandako desira Hazelekin partekatzea nahi du Amsterdamera joateko eta hor, Un Dolor Imperial izeneko liburuaren autorea ezagutzeko.

Bigarren mailako pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Isaac: Augustus-ren laguna, itsua dena.
  • Peter Van Houten: Hazelen libururik gogokoenaren autorea Un Dolor Imperial.
  • Patrick: Laguntza taldearen buruzagia, minbizia barrabiletan duena.
  • Monica: Isaac-en neska-lagun ohia.
  • Caroline Mathers: Augustus-en neska-lagun ohia.
  • Mrs. eta Mr. Lancaster: Hazelen gurasoak.
  • Mrs. eta Mr. Waters: Augustusen gurasoak.