The Fearless Vampire Killers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Fearless Vampire Killers
Datuak
Jatorrizko izenburua Dance of the Vampires
Izenburua euskaraz Banpiroen dantza
Urtea 1967
Estreinaldia Erresuma Batua 1967ko otsaila
Generoa Ameriketako Estatu Batuak 1967ko azaroaren 17a
Herrialdea  AEB
 Erresuma Batua
Iraupena 91 minutu
107 minutu (zuzendariaren muntaia)
Banatzailea Metro-Goldwyn-Mayer
Zuzendaria
Roman Polanski
Ekoizleak
Gene Gutowski
Gidoilariak
Roman Polanski
Gérard Brach
Aktoreak
Jack MacGowran
Roman Polanski
Sharon Tate
Ferdy Mayne
Iain Quarrier
Terry Downes
Fiona Lewis
Musikagileak
Krzysztof Komeda
Argazkilariak
Douglas Slocombe
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

The Fearless Vampire Killers, or Pardon Me, But Your Teeth Are in My Neck (euskaraz Banpiro Hiltzaile Izukaitzak, edo Barka, Baina Zeure Hortzak Nire Lepoan Daude), laburtuta The Fearless Vampire Killers, Erresuma Batuan Dance of the Vampires (Banpiro Hiltzaile Izukaitzak edo Banpiroen Dantzaldia) 1967an Roman Polanski poloniar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko komedia filma bat da. Jack MacGowran, Roman Polanski, Alfie Bass, Jessie Robins, Sharon Tate, Ferdy Mayne, Iain Quarrier, Terry Downes eta Fiona Lewis aktoreek antzeztu zuten.

Filma honetan oinarriturik Dance of the Vampires (1997) izeneko musikal bat burutu zen.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negu gorrian eta elurte baten erdian, bere izaera eta pentsakera xelebreen ondorioz lankideek erotzat jo eta Königsbergeko Unibertsitatetik kaleratu duten Anbrosius irakaslea (Jack MacGowran) eta haren laguntzaile leiala den Alfred gaztea (Roman Polanski) Transilvaniako herrixka batetara ailegatu berri dira. Heuren etorreraren zergatia bertan jazotzen diren gertaera arraroetan datza. Iritsi eta bereahala ekintza horien egileak banpiroak ote diren susmoa piztuko zaie.

Bi kanpotarrek Shagal ostalaria (Alfie Bass), bere emazte Rebeca (Jessie Robins) eta heuren alaba Sara ederraren (Sharon Tate) ostatuan ostatu hartuko dute. Alfred Saraz maiteminduko da, baina neska gaztea desagertu eta banpiroren batek bahitu duen zurrumurrua zabalduko da. Herrixkatik hurbil aristokrata misteriotsu batzuk bizi diren gaztelua dagoela jakingo dute: bertan Von Krolock (Ferdy Mayne) konde zitala eta bere seme Herbert "maritxua" (Iain Quarrier) bizi dira.

Irakaslea banpirismoan aditua da eta azken urteetan Ekialdeko Europa osoan barna haien bila nekagaitz aritu ondoren banpiroekin aurrez-aurre topatzeko irrikitan dago. Honela bada, haien izatean erabat sinisturik, Anbrosius eta Alfred ostalariaren alaba topatzeko aitzakiaz gaztelura joan eta bertan banpiroak ote dauden ikertzen saiatuko dira, gisa honetan ez-hildakoen fenomenoari erantzun zientifiko eta enpirikoa topatu, eta honela Anbrosiusek bere banpiroei buruzko teoriak egi direla frogatu, bere ospea berreskuratu eta zientzialarien komunitatearen begirunea bereganatzeko asmoz.

Azkenean, jada gazteluan daudela, filma honi izenburua ematen dion dantzaldira joatea lortu, eta heuren jakinmin eta galderek erantzun beldurgarria izango dute...

Antzezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roman Polanskiren kolorezko lehenbiziko filma izan zen, honetan garai hartan beldurrezko filmak burutzen zituen Hammer Film Productions ekoiztetxe britainiar mitikoari esker oso modan zegoen banpiroen zineman sakontzen delarik. Modu bikainean filmatu zen, batzuen esanetan berezko genero honen filma asko gainditu zituen. Polanski berak paper nagusietako bat beretzat bereganatu zuen, bere alboan gerora emazte izango zuen Sharon Tate aktore ederra agertzen da.

Filmaren bitxikeri gehigarri gisa, aipatzekoa da filma guztian ez dela "banpiro" hitza behin ere aipatzen, eta irakaslea eta bere laguntzaileak aurre egiten dien izaki odol-zurrupatzaileek ere heuren izateari buruzko inongo aipamenik ez dutela egiten. Filman banpiroak aipatzeko "heurak", "haiek" edo "beraiek" hitzak erabiltzen dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]