The Ninth Gate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Ninth Gate
Filma
Jatorrizko izena The Ninth Gate
Urtea 1999
Generoa Misteriozko zinema
psychological thrillerra
thrillerra
speculative fiction filma
film adaptazioa
Herrialdea Frantzia
Ameriketako Estatu Batuak
Espainia
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
gaztelania
frantsesa
Iraupena 128 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Paris, Portugal, New York eta Espainia
Narratibaren kokalekua Paris eta New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Roman Polański
Gidoigilea(k) Enrique Urbizu
Roman Polański
Arturo Pérez-Reverte


Antzezlea(k)
Johnny Depp
Lena Olin
Frank Langella
Emmanuelle Seigner
James Russo
Jack Taylor
Barbara Jefford
Jack Taylor
Allen Garfield








Ekoizpena
Ekoizlea Roman Polański
Konpainia ekoizlea Canal+
Edizioa Hervé de Luze
Ekoizpen-diseinatzailea Dean Tavoularis
Bestelako lanak
Musikagilea Wojciech Kilar
Argazki-zuzendaria Darius Khondji
Kanpo loturak

The Ninth Gate (euskaraz Bederatzigarren Atea) 1999ko Roman Polanski poloniar-frantses zinema zuzendariaren misterio eta suspense filma bat da. Arturo Pérez-Reverte espainiar idazlearen The Club Dumas eleberrian oinarritua dago, filma honetako gidoigileetako bat Enrique Urbizu euskal herritarra izan zelarik. Bertan, Johnny Depp, Lena Olin, Frank Langella, James Russo, Jack Taylor eta Emmanuelle Seigner aktoreek antzeztu zuten.

1999ko abuztuaren 25ean Donostiako Zinemaldian estreinatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dean Corso (Johnny Depp) eskrupulu gutxi, odol hotza eta kultura handiko liburuzale bat da. Gainera, liburu bitxiak topatzeko bere lanbidean zorrotz eta fin lan egin ohi du. Bere ospeari esker, Boris Balkan (Frank Langella) deabruzko liburu bildumalariak oso arriskutsua den misio baten ardura emango dio: "Itzaletako Erresumaren Bederatzi Ateak" izenburuko deabruzko inbokazio liburuaren azken bi aleak topatzea, baina Corsoren liburuak topatzeko trebezia mugagabea da. New Yorketik Toledora eta Parisetik Sintrara bidaiatuz, Corso arrisku, tentazio, ezusteko izugarriak, bortizkeria eta bapateko heriotzez beteriko labirinto batean barneratuko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]