The Pianist (2002ko filma)
The Pianist (euskaraz Piano-jolea) 2002ko Roman Polanski poloniar-frantziar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak honako hauek izan ziren: Adrien Brody, Thomas Kretschmann, Frank Finlay, Maureen Lipman, Emilia Fox eta Michał Żebrowski. Władysław Szpilman idazle poloniar izen bereko eleberrian oinarritua dago.
Filma honek 3 Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Roman Polanski), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ronald Harwood) eta Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Adrien Brody). Gainera, Film onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen. Bestalde, honako sari hauek ere irabazi zituen: 2002ko Canneseko Zinemaldiko Urrezko Palma, Filma Onena eta Zuzendari Onenaren BAFTA Sariak eta 2003ko zazpi César Sari irabazi zituen, tartean filma onena, zuzendari onena eta aktore onena (Adrian Brody).
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Władysław Szpilman (Adrien Brody) Varsoviako irratian lan egiten duen judutar jatorriko pianojole bat da, 1939ko irailaren 1an jazotako Bigarren Mundu Gerraren hasierarekin inbasioarekin eguneroko bizimodua erabat zapuzten zaiolarik. Pianojoleak lan egiten duen irrati katearen egoitza bonbardaketa baten ondorioz suntsituta gelditu ostean, Szpilman bere etxera ailegatu eta Erresuma Batua eta Frantziak Hirugarren Reichari gerra aldarrika diotela ohartzen da. Gerra laster amaituko delako ustez, bera eta familia azken albistearekin poztu eta afari bikain bat ospatzen dute.
Bi urte ondoren, Poloniako juduen bizimodu baldintzak azkar kaskartu dira, euren eskubideak murriztuta delgituz: familia bakoitzeko diru kopurua mugatua dute, juduak direla jakitanarazteko Daviden Izarra daramaten besokoak eramatera derrigortuak daude, eta 1940. urte amaiera aldera Varsoviako Ghetoan barneratu dituzte. Han gosea, jazarpenak eta zapalkuntzari aurre egin beharko diote, gainera bertan heriotza eta torturak nagusi dira. Denbora baten ondoren, juduak elkartu eta Treblinkako kontzentrazio-esparruan sartuko dituzte. Azken unean, judutar ghetoko polizia eta familiako antzinako adiskidea den Ithzak Heller poliziak Szpilman salbatu eginen du. Szpilman bere familia eta pertsona maiteetatik banatua egon arren, bizirautea lortuko du, lehenbizi ghettoan alemaniar eraikuntza unitateetako esklabo gisa eta ondoren ghetoaren kanpoaldean biziraunez, juduak ez izan eta oraindik oroimenean duten adiskide batzuen laguntzan fidatuz, horien artean Janina abeslaria, Andrezj aktorea, Janina senarra eta Erresistentziako kide, Marek Erresistentziako kidea, Dorota piano-jolearen zaletua eta bere senarra den Michal, eta Atek Szalas, Varsovia irratiko teknikari-ohia eta Erresistentziako kidea.
Szpilman ezkutuan mantentzen da, nazien gehiegikeriak ikusiz: jipoiak, suteak eta hilketa indiskriminatuak. Era berean, 1943ko Varsoviako Ghetoko Altxamendua ere ikusten du. Denbora gutxian, alemaniar gudarostea ghettoan indarrez sartu eta oraindik bizirik zeuden matxinatu guztiak hiltzen dituelarik.
Urte bat iragan ondoren, Varsoviako bizimodua oraindik gehiago gogortu da. Poloniar erresistentziak alemaniar okupazioaren aurkako beste Varsoviako Altxamendu bat antolatu du, berriz ere porrot eginez. Ondorioz, hiria ia biztanlerik gabe gelditzen da, Szpilman gaixotasun eta gosearen ondorioz hiltzear dago.
Bonbardaketek suntsitutako etxebizitzen hondakinen artean elikagaien bila eta naziengandik ihes ibili ostean, Szpilmanek kontserbako Ogorki piper pote bat topatu du, baina hura irekitzeko ez du ezer ez. Bilaketarekin jarraitu ondoren, tximinia baten aldamenean hainbat lanabes topatu eta potea irekitzen saiatuko da, baina orduan alemaniar ofizial bat so egiten ari zaiola jabetuko da, Wilm Hosenfeld kapitaina, berehala Szpilman judua dela ohartuko delarik. Gerra aurretik Szpilman pianojolea zela jakitean, Hosenfeldek piano baten aurrean jarri eta abesti bat jotzeko eskatuko dio. Une hartan Szpilman ohar batek Chopin konposatzailearen musikalan bat joko du (Op. 23 sol minorrean musikalanaren sarrera), Hosenfeldek piano-joleaz gupidatu eta era berean tokata hura hain modu bikainean jo izanaz txunditu ondoren, alemaniar ofizialak ez du judutar piano-jolea salatuko, aldiz eraikinaren teilatupean gorde, eta jana eta poto-irekigailu bat ekarriko dizkio.
Aste batzuk ondoren, Armada Gorriaren aurrerapenaren ondorioz alemaniarrak atzera egin beharko dute. Eremua laga aurretik, Hosenfeld ofiziala Szpilman piano-jolearengana joan, jaka bat eman eta poloniar irratian entzunen diola hitzematen dio. Poloniar eta sobietar gudarosteak hirian agertzean jaka hura Szpilmanentzat arriskutsua bilakatzen da, alemaniar ofizial batekin nahastu, tirokatu eta segika ibili ondoren bera piano-jolea sartu den eraikinean granada bat botako badidute. Azkenean piano-joleak poloniarra dela eta jaka hotzaren aurka besterik ez daramala konbentzituz berarekiko tiroketa geldiaraztea lortuko du.
Pianojolea aske gelditzean, Hosenfeld kapitaina eta beste alemaniarrak atzemanak izanen dira. Hosenfeld preso dagoela, judutar bati hura aska dezaten Szpilmanekin harremanetan jartzeko eskatuko dio, jada Szpilman egunerokotasunera itzuli eta Varsoviako irratian piano joz dabil, baina alemaniar presoak dauden lekura beranduegi iritsiko da, gerra preso guztiak leku ezezagun batetara eraman baitituzte.
Filmaren azken eszenan, Szpilman garaile, Vasoviako entzulegoaren aurrean Chopinen musikalan bat joko du (Poloniar Dizdiratsua, op. 22 Mi maiorren). Azken kredituen aurretik, Szpilman piano-jolea 2000. urtean zendu zela berri ematen da, aldiz Hosenfeld ofiziala 1952an sobietar kontzentrazio-eremu batean hil zen.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- The Pianist filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- The Pianist filmaren webgunea (Ingelesez)
- The Pianist filmari buruzko webgunea (Ingelesez)
- The Pianist filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2002ko filmak
- Roman Polańskik zuzendutako filmak
- Ronald Harwoodek idatzitako filmak
- Adrien Brodyk antzeztutako filmak
- Thomas Kretschmannek antzeztutako filmak
- Frank Finlayk antzeztutako filmak
- Emilia Foxek antzeztutako filmak
- Maureen Lipmanek antzeztutako filmak
- Ed Stoppardek antzeztutako filmak
- Richard Ridingsek antzeztutako filmak
- Ronan Vibertek antzeztutako filmak
- Zbigniew Zamachowskik antzeztutako filmak
- Andrew Tiernanek antzeztutako filmak
- Wanja Muesek antzeztutako filmak
- Joachim Paul Assböckek antzeztutako filmak
- Frank Köbek antzeztutako filmak
- John Keoghek antzeztutako filmak
- Zbigniew Waleryśek antzeztutako filmak
- Roman Polańskik ekoitzitako filmak
- Alain Sardek ekoitzitako filmak
- Canal+ek ekoitzitako filmak
- Film onenaren César Sariaren irabazleak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Frantziako filmak
- Poloniako filmak
- Alemaniako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Holokaustoari buruzko filmak
- Nazismoari buruzko filmak
- Biografia filmak
- Drama filmak
- Biziraupen filmak
- Urrezko Palma irabazi duten filmak
- Varsovian girotutako filmak
- 1939an girotutako filmak
- 1940an girotutako filmak
- 1942an girotutako filmak
- 1943an girotutako filmak
- 1944an girotutako filmak
- 1945ean girotutako filmak
- Errusierazko filmak
- Poloniako juduen historia
- BAFTA film saridunak
- Zuzendari Onenaren BAFTA saria duten filmak