The French Lieutenant's Woman (filma)
The French Lieutenant's Woman (euskaraz Frantziar Tenientearen Emaztea), 1981eko Karel Reisz txekiar-britainiarrak zuzendutako amodiozko drama film bat da. John Fowles idazlearen 1969ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Meryl Streep, Jeremy Irons, Hilton McRae, Peter Vaughan, Colin Jeavons, Liz Smith, Patience Collier, Richard Griffiths, David Warner, Alun Armstrong, Penelope Wilton eta Leo McKern aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Meryl Streep), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Assheton Gorton eta Ann Mollo), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Ton Rand), Muntatze onenaren Oscar Saria (John Bloom) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Harold Pinter).
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1867, Ingalaterra, elkar ezagutu eta gutxira, Charles Smithson (Jeremy Irons) paleontologoa eta Ernestina (Lynsey Baxter) maitemindu eta ezkontzea erabakiko dute. Egun batez, itsaslabarretan paseatzen daudela, beltzez jantzitako emakume batek Charlesen harreta piztuaraziko du. Ernestinak hura Sarah Woodrof (Meryl Streep) dela esango dio, "frantziar tenientearen emaztea" ezizenez ezaguna dena, aspaldi frantziar ofizial batekin maitasun harremana izan eta abandonatua izan baitzen. Charles Sarahren laguna egin eta hain babesgabe ikustean, etorkizun duina bermatu eta jendearen esamesetik aldentzeko neurriak hartuko ditu.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Meryl Streep: Sarah Woodruff / Anna
- Jeremy Irons: Charles Henry Smithson / Mike
- Hilton McRae: Sam
- Emily Morgan: Mary
- Charlotte Mitchell: Tranter andrea
- Lynsey Baxter: Ernestina
- Jean Faulds: Sukaldaria
- Peter Vaughan: Freeman jauna
- Colin Jeavons: Bikarioa
- Liz Smith: Fairley andrea
- Patience Collier: Poulteney andrea
- John Barrett: Langilea
- Leo McKern: Grogan doktorea
- Penelope Wilton: Sonia
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1981eko filmak
- Karel Reiszek zuzendutako filmak
- Harold Pinterrek idatzitako filmak
- John Fowlesek idatzitako filmak
- Meryl Streepek antzeztutako filmak
- Jeremy Ironsek antzeztutako filmak
- David Warnerrek antzeztutako filmak
- Peter Vaughanek antzeztutako filmak
- Liz Smithek antzeztutako filmak
- Leo McKernek antzeztutako filmak
- Richard Griffithsek antzeztutako filmak
- Alun Armstrongek antzeztutako filmak
- Charlotte Mitchellek antzeztutako filmak
- Hilton McRaek antzeztutako filmak
- Lynsey Baxterrek antzeztutako filmak
- Colin Jeavonsek antzeztutako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Amodiozko filmak
- Drama filmak
- Viktoriar Aroan girotutako filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- 1860ko hamarkadan girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak