The Good Place

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Good Place careta.png The Good Place
Jatorria
Sortzailea Michael Schur
Argitaratze-data 2016
Jatorrizko izenburua The Good Place
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 4
Atalak 53
Ezaugarriak
Genero artistikoa fantasia, Sitcoma, philosophical fiction (en) Itzuli eta utopian and dystopian fiction (en) Itzuli
Hizkuntza ingelesa
Iraupena 22 minutu
Kolorea koloretakoa
Antzezlea(k)
Kristen Bell (Eleanor Shellstrop (en) Itzuli)
Ted Danson (Michael (en) Itzuli)
Jameela Jamil (Tahani Al-Jamil (en) Itzuli)
William Jackson Harper (Chidi Anagonye (en) Itzuli)
Manny Jacinto (en) Itzuli (Jason Mendoza (en) Itzuli)
D'Arcy Carden (Janet (en) Itzuli)
Luke Guldan
Tiya Sircar (Vicky (en) Itzuli)
Adam Scott
Marc Evan Jackson
Jama Williamson
Bambadjan Bamba
Joe Mande
Maribeth Monroe
Kirby Howell-Baptiste
Eugene Cordero
Ben Lawson (en) Itzuli
Rebecca Hazlewood (en) Itzuli
Ajay Mehta (en) Itzuli
Anna Khaja
Leslie Grossman
Angela Trimbur (en) Itzuli
Benjamin Koldyke
Jason Mantzoukas (en) Itzuli
Maya Rudolph
Mike O'Malley
Brad Morris
Paul Scheer
Avery Hayes (en) Itzuli (Eleanor Shellstrop (en) Itzuli)
Noelle E. Parker (en) Itzuli (Eleanor Shellstrop (en) Itzuli)
GraceAnne Pullappally (en) Itzuli (Tahani Al-Jamil (en) Itzuli)




[[Kategoria:Manny Jacinto (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]











[[Kategoria:Ben Lawson (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Rebecca Hazlewood (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Ajay Mehta (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]


[[Kategoria:Angela Trimbur (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]

[[Kategoria:Jason Mantzoukas (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]




[[Kategoria:Avery Hayes (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Noelle E. Parker (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:GraceAnne Pullappally (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Michael Schur
David Miner (en) Itzuli

[[Kategoria:David Miner (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Konpainia ekoizlea Fremulon (en) Itzuli
3 Arts Entertainment (en) Itzuli
Universal Television (en) Itzuli
[[Kategoria:Fremulon (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
[[Kategoria:3 Arts Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
[[Kategoria:Universal Television (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Ekoizle eragilea Michael Schur
Morgan Sackett (en) Itzuli
Drew Goddard (en) Itzuli
David Miner (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea David Schwartz (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea NBC
Hasiera-data 2016ko irailaren 19a
Amaiera-data 2020ko urtarrilaren 30a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Beste mundu
Kanpo estekak
nbc.com…

The Good Place (euskaraz Leku Ona edota Alderdi Ona) Michael Schurek sortutako komedia eta fantasiazko telesail estatubatuarra da. 2016ko irailaren 19an estreinatu zen NBC telebista-kate estubatuarrean[1]. 4 sasoi eta guztira 50 kapitulu ditu, gehienak 22 minutu bueltakoak, 2. eta 3. sasoiko lehen kapitulu bikoitzak (43 minutu) eta azken sasoiko azken kapitulua (54 minutu) izan ezik. Kapitulu luze edo bikoitzak bi kapitulu moduan kontatu ezkero 22 minutuko 53 kapitulu izango lituzke, gutxi gorabehera. Telesail osoa Netflix plataforma digitalean ikusgai dago.

Eleanor Shellstrop (Kristen Bell) da telesailaren ardatz nagusia; hil berri den neska gazte bat hildakoen munduan iratzartzen da eta, izan zuen bizimodu paregabeagatik, Michaelek (Ted Danson) «alde onera» bidaltzen du, berak diseinatutako zeru antzerako ametsetako leku batera. Hala ere, Eleanor laster konturatuko da akats baten ondorioz dagoela alde onean eta bere izaera moral inperfektua ezkutatzen saiatu beharko da, pertsona hobea izaten ahalegintzen den bitartean.

The Good Place telesailak hainbat goraipamen lortu izan ditu kritikaren aldetik, bai aktuazinoengatik, bai gidoiarengatik, bai originaltasunarengatik, bai ubikazioarengatik, bai tonuarengatik eta baita bere lehen sasoiaren amaierako biraketa dramatikoarengatik[2]. Honetaz aparte, etika eta filosofia kontuei eman dien begirapuntu ezberdinak ere harrera ona izan du.

2017ko urtarrilaren 30ean NBC telebista-kateak telesailaren 12 kapituluko bigarren sasoia iragarri zuen, urte bereko irailaren 20an ia ordu bateko lehen kapituluarekin estreinatuz[3].  2017ko azaroaren 21ean NBC-k 13 kapitulo izango zituen 3. sasoia[4] iragarri zuen, 2018ko irailaren 28an 43 minutuko kapitulu bikoitzarekin estreinatuz. Azkenik, 2018ko abenduan NBC-k 4. -eta azken- sasoia iragarri zuen, bi zatitan estreinatu zena, lehena 2019ko irailaren 26an eta bigarrena 2020ko urtarrilaren 30ean.


Argumentua eta denboraldien sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Good Place bizitza osteko mundu batean kokatzen da non, hil eta gero, pertsonak «alde onera» edo «alde txarrera» bidaltzen diran: gizaki bakoitzak puntuazio zehatz bat lortzen du bizitzan izaniko bizimodu moralaren arabera. Zenbat eta hobea izan bizimodua, hobea izango da puntuazioa hildako munduan. Puntuazio altuenak lortzen dituzten gizakiak bakarrik joan daitezke «alde onera», maite dituzunekin gozatzeko dibertsio eta poztasuna besterik ez dagoen mundura; zure desio guztiak Janet adimen artifizialaren laguntzaz egia bilakatuko diren paradisura. «Alde onera» sartzen ez diren guztiak alde txarrean torturatuak izango dira betikotasun guztian.

Lehenengo denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo denboraldian Eleanorrek eta Jasonek «alde onera» akats baten ondorioz bialduak izan direla uste izango dute. Eleanorren bikote aukeratua, Chidi (bizitzan filosofo morala), bi pertsonai hauei etika irakasten saiatuko da. Hau lortu ezkero, Eleanor eta Jason «alde onean» geratu ahalko baitira. Eleanor eta Jasonen presentziak mundu hortako oreka perfektua apurtzen du, kaosa sortuz.

Hori dela eta, Jasonen bikote aukeratua den neska aberats eta famatua -Tahani- Michaeli (hildako munduan aurkitzen den ametsetako leku hori diseinatu duen arkitektoari) oreka berreskuratzeko laguntzen ariko da.

Azkenik, Eleanor guztia iruzur bat izan delaz konturatzen da. Lau gizaki nagusiak, MIchaelek sortutako «alde txar» esperimental batean daude, beraien artean betikotasunean emozionalki torturatzeko.

Bigarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren denboraldian Michaelek lau gizakien oroimenak ezabatzen ditu haien tortura psikologikoa behin eta berriz berpizteko. Hala ere, lehenago edo beranduago, berpizkuntza guztietan alde txarrean daudelaz ohartzen dira. Hainbat probaren ostean, lau pertsonai nagusiek «alde onera» joateko aukera bat izateko Michael konbentzitzea lortzen dute. Horretarako Michaelek kasu hori betikotasuneko epaileari erakusten dio eta honek lau gizakiak, hildako munduko oroimenik gabe, Lurrera bueltatu beharko direla agintzen du. Bizitzan morala hobetu ezkero «alde onera» joateko aukera izango dutela esanez.

Hirugarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren denboraldian, Lurrean jada, taldeak Chidiren eta bere kidea den Simonen ikerketa lan batean parte hartuko du. Bizitza osteari buruz ikastean, taldekideak haien bizitza morala hobetzen dute eta beste batzuei laguntzen saiatzen dira. Hala ere, ez dira «alde onera» sartzen. Zerbait arraroa susmatuz ikertzen hasten dira eta mendeetan inor ez dela «alde onera» sartu ikusten dute. Puntuazio sistema gaizki dagoela esanez, biderapen egokiarekin gizakiek morala hobetu dezaketela erakusteko esperimentu bat proposatzen dute.

Laugarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laugarren -eta azken- denboraldian esperimentuaren emaitzak ikusten dira: gizakiak haien morala hobetu dezakete hildakoen munduan. Protagonistek sistema berri bat eraikiko dute non, test batzuen bidez, hildakoen mundura heltzen diren gizaki guztiak haien morala hobetu ahalko dute. Beste alde batetik, «alde onean» daudenak haien bizitza osteko bizitza noiz bukatu aukeratu ahalko dute, betirako desagertuz. Azken kapituluan Jasonek, Chidik eta Eleanorrek «alde ona» uzten dute; Tahani hildako munduko arkitekta bilakatzen da eta Michaeli gizaki moduan Lurrera joateko aukera ematen diote.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia Denboraldiak
1 2 3 4
Kristen Bell Eleanor Shellstrop Nagusia
Ted Danson Michael Nagusia
William Jackson Harper Chidi Anagonye Nagusia
Jameela Jamil Tahani Al-Jamil Nagusia
Manny Jacinto Jason Mendoza Nagusia
D'Arcy Carden Janet Nagusia
Tiya Sircar Vicky Sengupta Errepikaria
Adam Scott Trevor Errepikaria Errepikaria
Marc Evan Jackson Shawn Errepikaria
Maribeth Monroe Mindy St. Claire Errepikaria
Jason Mantzoukas Derek Hoffstettler Errepikaria Errepikaria
Maya Rudolph Betikotasuneko epailea Errepikaria
Mike O'Malley Atezaina Errepikaria
Kirby Howell-Baptiste Simone Errepikaria
Brandon Scott Jones John Wheaton Errepikaria
Ben Koldyke Brent Norwalk Errepikaria

Kapituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Kapituluak Jatorrizko emisioa
Lehenengo emisioa Azken emisioa
1 13 2016ko irailaren 19a 2017ko urtarrilaren 19a
2 13 2017ko irailaren 20a 2018ko otsailaren 1a
3 13 2018ko irailaren 27a 2019ko urtarrilaren 24a
4 14 2019ko irailaren 26a 2020ko urtarrilaren 30a

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Kategoria Hautagaia(k) Emaitza
2016 TV Guide Most Exciting TV Series The Good Place Proposatuta
Critics' Choice Television Awards Most Exciting New Series The Good Place Irabazlea
IGN Summer Movie Awards Best TV Comedy Series Proposatuta
2017 Academy of Science Fiction, Fantasy & Horror Films Best Fantasy Television Series Proposatuta
Gold Derby Awards Comedy Lead Actor Ted Danson Proposatuta
People's Choice Awards Favorite New Comedy Series The Good Place Proposatuta
Television Critics Association Awards Outstanding Achievement in Comedy Proposatuta
Outstanding New Program Proposatuta
Individual Achievement in Comedy Kristen Bell Proposatuta
Saturn Awards Best Fantasy Television Series The Good Place Proposatuta[5]
TCA Awards Individual Achievement in Comedy Kristen Bell Proposatuta[6]
Outstanding Achievement in Comedy The Good Place Proposatuta
Outstanding New Program The Good Place Proposatuta
2018 Hugo Award Best Dramatic Presentation, Short Form "Michael's Gambit" written and directed by Michael Schur Proposatuta[7]
"The Trolley Problem" written by Josh Siegal & Dylan Morgan and directed by Dean Holland Proposatuta[7]
People's Choice Awards Best Comedy Show The Good Place Proposatuta[8]
Comedy TV Star Kristen Bell Proposatuta
Primetime Emmy Awards Outstanding Guest Actress in a Comedy Series Maya Rudolph Proposatuta[9]
Outstanding Lead Actor in a Comedy Series Ted Danson Proposatuta
Saturn Awards Best Fantasy Television Series The Good Place Proposatuta[10]
TCA Awards Individual Achievement in Comedy Ted Danson Proposatuta[11]
Outstanding Achievement in Comedy The Good Place Irabazlea
Program of the Year The Good Place Proposatuta
2019 Golden Globe Awards Best Actress – Television Series Musical or Comedy Kristen Bell Proposatuta
Best Television Series – Musical or Comedy The Good Place Proposatuta[12]
Writers Guild of America Awards Television: Comedy Series The Good Place Proposatuta[13]
Satellite Awards Best Musical or Comedy Series The Good Place Proposatuta
Best Actor in a Musical or Comedy Series Ted Danson Proposatuta

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «NBC Sets Fall Premiere Dates, Gives 'Good Place' a Choice Preview Slot» The Hollywood Reporter . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  2. (Gaztelaniaz) «The Good Place, la comedia que tienes que ver porque es distinta de todas las demás» La Vanguardia 2017-09-25 . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  3. (Gaztelaniaz) «NBC renueva 'The Good Place' por una segunda temporada» FormulaTV . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  4. (Gaztelaniaz) «NBC renueva 'The Good Place' por una tercera temporada» FormulaTV . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  5. (Ingelesez) McNary, Dave; McNary, Dave. (2017-03-02). «‘Rogue One,’ ‘Walking Dead’ Lead Saturn Awards Nominations» Variety . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  6. (Ingelesez) Otterson, Joe; Otterson, Joe. (2017-06-19). «‘Atlanta,’ ‘This Is Us,’ ‘Handmaid’s Tale’ Lead TCA Awards Nominations» Variety . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  7. a b (Ingelesez) Liptak, Andrew. (2018-08-20). «Here are the winners of the 2018 Hugo Awards» The Verge . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  8. (Ingelesez) «2018 People's Choice Awards: Complete List of Nominations» E! Wed Sep 05 07:04:00 PDT 2018 . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  9. (Ingelesez) «2018 People's Choice Awards: Complete List of Nominations» E! Wed Sep 05 07:04:00 PDT 2018 . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  10. (Ingelesez) McNary, Dave; McNary, Dave. (2018-03-15). «‘Black Panther,’ ‘Walking Dead’ Rule Saturn Awards Nominations» Variety . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  11. (Ingelesez) Schwartz, Ryan; Schwartz, Ryan. (2018-08-05). «TCA Awards: The Americans, Killing Eve, The Good Place Among 2018 Winners» TVLine . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  12. (Ingelesez) Mitovich, Matt Webb; Mitovich, Matt Webb. (2018-12-06). «Golden Globe Nominations: Versace, Mrs. Maisel, Sharp Objects, Barry and The Americans Lead TV Pack» TVLine . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  13. (Ingelesez) Hipes, Patrick; Hipes, Patrick. (2018-12-06). «WGA Awards TV Nominations: ‘The Handmaid’s Tale’, ‘Barry’, ‘SNL’ Make List» Deadline . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.