The Jazz Singer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Jazz Singer
JazzSingerAndFox.jpg
Filma
Jatorrizko izena The Jazz Singer
Urtea 1927
Generoa zinema erromantikoa
musika-filma
drama filma
Musikala
Melodrama
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 88 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Narratibaren kokalekua New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Alan Crosland
Gidoigilea(k) Alfred A. Cohn
Samson Raphaelson

Antzezlea(k)
Warner Oland
Al Jolson
May McAvoy
Richard Tucker
Yossele Rosenblatt
Richard Tucker
Eugenie Besserer
Myrna Loy
Otto Lederer
Roscoe Karns









Ekoizpena
Ekoizlea Darryl F. Zanuck
Konpainia ekoizlea Warner Bros.
Edizioa Harold McCord
Bestelako lanak
Musikagilea Louis Silvers
Argazki-zuzendaria Hal Mohr
Sariak
Kanpo loturak

The Jazz Singer (euskaraz Jazz abeslaria) 1927ko Alan Crosland estatubatuar zinema zuzendariaren musikal filma bat da. Samson Raphaelson idazlearen The Day of Atonement ("Pekamen Eguna") istorio laburrean oinarritua dago.

Filma honek nonbait ospea baldin badu, aktoreen solasak entzungai zeuden zinemaren historiako lehenbiziko filma izan zelako da, ordura arteko filma guztiak filma mutuak baitziren. Filma hau estreinatu bezain azkar, zinemak sekulako aldaketa jasan zuen, musikalak biderkatzeaz gain, soinudun zinemaren hastapena izan baitzen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Rabinowitz (Bobby Gordon) abeslari juduak bere seme Jakie-k (Al Jolson) familiaren kantagintza usadioaren jarrai dezan nahi du, Manhattango Lower East Side ghettoko abeslaria bilakatu dadin, baina 13 urteko mutikoak tabernan garai hartan puri-purian dagoen jazz abestiak abestu ohi ditu. Moisha Yudelson auzokideak Jakieren jardueren berri haren aitari eman eta aitak berarekin etxera arrastaka ekarriko, honakoa esanez: "Nik irakatsiko diat Jainkoak eman dian ahots hori alferrik ez xahutzen!", mutikoak aitari honakoa erantzunez: "Jotzen banauzu, joan eta ez naiz inoiz gehiago itzuliko!", ondoren aitak semeari ipurdikoak emango dizkiolarik. Aitaren ipurdikoen ondoren, Jakiek ama agurtu eta bere zina beteko du. Aldiz, aitak jasa semerik ez duela baieztatuko du.

Hamar urte beranduago, Jakie mutikoa zena, kabaretetan abestu ohi duen Jack Robin (Al Jolson) izeneko abeslaria da, Mary Dale (May McAvoy) dantzaria neskalagun duelarik. Aldiz, aitak abeslari gazte bati irakatsi ohi dio. Behinola Jack bakeak egiteko asmoz aitarenean agertuko da, baina alferrik, aitaren oihuak besterik ez baidituko jasoko, hortaz Jackek aitari honakoa erantzungo dio: "Noizbait amak (Eugenie Besserer) ulertzen nauen bezala ulertuko nauzu".

Jackek Broadwayen estreinaldian duen egunean, aita gaixo jarriko da, bere familia eta ekitaldi hartara joan edota bere fedearen arteko erabakia hartu beharko duelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Jazz Singer Aldatu lotura Wikidatan