Ghetto

Ghettoa (venezietazko ghettotik, eta hori venezierazko geto hitzetik eratorria) arraza, etnia edo erlijio bateko edo testuinguru sozioekonomiko bateko pertsonak bizi diren barrutia da, bazterketa egoeran gehienetan. Ghettoek beren ohitura, arau edota lege bereziak izan ohi dituzte, ingurukoetatik bereiz.
Hitza Venezian erabili zen lehenengo aldiz juduen bizileku-auzoak izendatzeko (Ghetto Nuovo, "Ghetto berria", eta Ghetto Vecchio, "Ghetto zaharra")[1].
Judutegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historikoki eta gaur egun ere juduekin lotuta erabili izan da, eta ezagunak dira Varsoviako ghettoa, Krakovia edo Budapesteko modukoak, tristeki holokaustoaren garaian egindako sarraskiengatik.
Euskal Herrian, judutegi hitza hartu izan dute euskaraz juduen bizitokiek, eta ezagunak dira Gasteiz, Gebara[2], Lizarra, Tutera, Gares, Elo, Zangoza eta Iruñekoak.[3]
Bestelako ghettoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste giza talde batzuek ere auzo baztertuetan bizi direnean, "ghetto" hitza erabiltzen da: afroamerikar ugari bizi diren Harlem (New York) auzokoa ospetsua da.
2021era arte, Danimarkako gobernuak batzuetan "ghetto" hitza erabiltzen zuen bereziki barruti ahulak deskribatzeko[4]. Barruti horietako biztanle gehienak Europaz kanpoko herrialdeetatik zetozen eta diru-sarrera eta hezkuntza maila apala zuten[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Calimani, Riccardo. (1987). The Ghetto of Venice. New York: M. Evans & Co, 129-132 or. ISBN 0871314843..
- ↑ «Gebara» Barrundia.
- ↑ Zurutuza, Karlos. (2021). «Euskal Herriko mahasti ezkutuena» Naiz.
- ↑ (Danieraz) «Ghettolisten eller Parallelsamfundslisterne» Danmarks Almene Boliger.
- ↑ (Ingelesez) Overgaard, Sidsel. (2018). «In Denmark's Plan To Rid Country Of 'Ghettos,' Some Immigrants Hear 'Go Home'» NPR.
- "La calle de la judería", 1998. Toti Martinez de Lezeak idatzita gaztelaniaz, Gasteizen girotutakoa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz)(Ingelesez) Veneziako ghettoaren webgunea