Darryl F. Zanuck

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Darryl F. Zanuck
Darryl F. Zanuck in Grapes of Wrath trailer.jpg
Bizitza
Jaiotza Wahoo (Nebraska)1902ko irailaren 5a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Palm Springs1979ko abenduaren 22a (77 urte)
Hobiratze lekua Westwood Village Memorial Park Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k) Virginia Fox  (1924 -  1979)
Seme-alabak
Lanbidea
Lanbidea gidoilaria, zinema ekoizlea eta aktorea
Enplegatzailea(k) Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Gatazka Lehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
IMDb nm0953123

Darryl Francis Zanuck (Wahoo, Nebraska, 1902ko irailaren 5a - Palm Springs, Kalifornia, 1979ko abenduaren 22a) Estatu Batuetako zinema-produktorea izan zen. Eleberriak eta ipuinak argitaratu zituen zineman hasi aurretik. Gidoigile gisa lan egin zuen Mack Sennett eta Harold Lloydentzat. Gero, Warner Bros. produkzio-etxean jardun zuen gidoigintzan. 1931n Warnerreko produkzio zuzendari izendatu zuten eta genero beltzean klasiko izatera iritsi ziren film batzuk ekoitzi zituen: The Public Enemy, Little Caesar. 1935ean sortutako 20th Century Fox produkzio-etxeko lehendakariorde eta produkzio-zuzendari izendatu zuten; hogei urtez lan egin zuen han, produkzio-etxe horren estiloa eta filmen moldea tankeratu zuen eta arrakasta handiko filmak produzitu zituen, horretarako laguntzaile-talde bikain bat eraturik. Hark ekoiztutako filmek gidoien egituraketa bikaina, muntaketaren bizitasuna eta kontaketaren lirikotasuna eta doitasuna dute ezaugarri. Bigarren Mundu Gerraren ondoren dokumental kutsuko "thriller" bikainak produzitu zituen. 1953tik aurrera CinemaScope eta De Luxe kolore-baliabidea erabili zuen, telebistaren konkurrentziari aurre egiteko. Azken urteetan arrakasta handiko film batzuk ekoitzi zituen; 1971n erretiratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Darryl F. Zanuck Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Nebraska
Artikulu hau Nebraskako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.