The Libertines

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Libertines
Datuak
JatorriaIngalaterra Londres, Ingalaterra
Musika motaIndie, Rock alternatiboa, punk rocka
Urteak1997-2004
2014-gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Rough Trade, Virgin EMI
Taldekideak
Carl Barât
Pete Doherty
John Hassall
Gary Powell
Lehengo taldekideak
Steve Bedlow
Johnny Borrell
Paul Dufour
Informazio gehigarria
http://www.thelibertines.com/
IMDB: nm2982635 Facebook: thelibertines Twitter: libertines Instagram: thelibertines MySpace: thelibertines Youtube: UCATDZ9YHc9cOIKbnD1yiY5g Spotify: 4fSPtBgFPZzygkY6MehwQ7 iTunes: 7259481 Last fm: The+Libertines Musicbrainz: 82b304c0-7da4-45d3-896a-0767c7ae1141 Songkick: 459044 Discogs: 85010 Allmusic: mn0000080649 Deezer: 1022 Edit the value on Wikidata

The Libertines Ingalaterrako rock alternatibotalde bat da. 1997an Londres hiriburuan sortu zen. Erresuma Batuko garage rock revival estiloaren talde nagusietako bat da. Taldekideak honakoak dira: Carl Barât (ahotsa/gitarra), Pete Doherty (ahotsa/gitarra), John Hassall (baxua) eta Gary Powell (bateria).

2000ko hamarkadaren hasieran taldeak nabarmentzea lortu zuen. Nahiz eta hasiera batez ikusle aldetik bere arrakasta nahiko mugatua izan, azkar areagotuz joan zen, Erresuma Batuan bere singlea 2. postura eta diskoa 1. postura iritsiz. 2004ko abenduan NME aldizkariaren sailkapenaren arabera taldearen izenburu berdineko diskoa urteko bigarren diskoa onena gisa bozkatua izan zen. Bai heuren lehenbizikoa nahiz bigarren diskoa The Clash taldeko Mick Jones taldekideak ekoiztu zituen.

Nahiz eta kritika onak jaso izan, taldearen barne gatazkek heuren arrakasta ilunduarazi zuten, tentsio hau Dohertyren drogazaletasunak eta cracka eta heroinarekiko zuen adikzioak sortarazi zuen, ondorioz taldea desegin egin zen. Dohertyren arabera banaketa bera eta Barâten arteko harreman zailak sortarazi izan omen zuen, eta ez bere droga arazoek.

2010ean The Libertines taldea zenbait emanaldi eskeintzeko berriz bildu zen, tartean Reading eta Leedseko jaialdietan jotzeko, eta prentsa, kritikari eta zaletuen aldetik erantzun ona jaso zuten.

2014ko apirilean taldea berrelkartu zela iragarri zuten, urte bereko azaroan Virgin EMI Records ekoiztetxearekin kontratua sinatu, eta 2015eko irailaren 11ean heuren hirugarren diskoa plazaratu zuten, Anthems for Doomed Youth.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • De Up The Bracket
    • What A Waster #37
    • Up The Bracket #29
    • Time For Heroes #20
  • De The Libertines
    • Can't Stand Me Now #2
    • What Became of the Likely Lads #9
  • Inongo diskoan argitaratu gabea
    • Don't Look Back Into The Sun #11

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]