The Machinist

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Machinist
Filma
Jatorrizko izena The Machinist
Urtea 2004
Generoa psychological thrillerra
drama filma
Herrialdea Espainia
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 98 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Bartzelona, Terrassa eta Espainia
Narratibaren kokalekua Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Brad Anderson
Gidoigilea(k) Scott Kosar
Antzezlea(k)
Christian Bale
Jennifer Jason Leigh
Aitana Sánchez-Gijón
Michael Ironside
Anna Massey
John Sharian
Lawrence Gilliard, Jr.
Reg E. Cathey
Colin Stinton








Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Paramount Vantage
Bestelako lanak
Musikagilea Roque Baños
Argazki-zuzendaria Xavi Giménez
Kanpo loturak

The Machinist (euskaraz Makinaria) 2004ko Brad Anderson estatubatuar zinema zuzendariaren espainia filma bat da. Bertan antzeztu zuten aktoreak honako hauek izan zire: Christian Bale, Jennifer Jason Leigh, John Sharian, Aitana Sánchez-Gijón eta Michael Ironside.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trevor Reznik (Christian Bale), urte bete lo egin ezinik dabilen lantegi bateko makina bateko langilea da. Nekearen eta lorik ez egiteak bere osasun mental eta fisikoa erabat kaltetu ditu, oso mehe egoteaz gain haluzinazioak ere izaten hasia da.

Rezniken itxura kaxkarrarekin erabat nahigabetuak, bere lankideak ezinikusiarenak egiten hasiko zaizkio, eta Reznizek lantegian gizonezko Ivan burusoil misteriotsu bat (John Sharian) ikusten duen haluzinazio bat izan ondoren bere lankidea den Millerren (Michael Ironside) lan istripu batean beso bat galdu ondoren berarekiko lankide nahiz enpresaburuaren aurkako jarrera bereganatuko ditu. Beretzat nahi besteentzat karga bat bilakaturik, enpresaburuak lantegitik botatzeko irrikiz daude. Reznik istripuaren kulparen ondorioz, atsekabea izatetik lankide guztiak bere aurka lanetik botatzeko asmoz dabiltzala pentsatzen hasiko da, bai eta gauza larriagoak pentsatu ere.

Reznikek etxebizitzan paperezko ohar misteriotsuak jasotzen ere hasiko da. Ondoren enpresaburu eta lankideek ustezko gizon burusoil horrek lantokia hartan inoiz lan egin ez duela esanen diote. Misterio guzti hauek Reiznik erabat erotzeko konspirazio edo plan bat ote dira? Edota Reiznik lo ezin eginak eta nekeak erosten ari ote dute? Misterio guzti hauei erantzuna aurkitu nahirik, Trevor Reiznik bere kaxaz ikertzen hasiko da, bere mundua pixkanaka amesgaizto bat bilakatzen joan delarik. Gero eta gauza eta gertakari gehiago deskubrituz doan heinean, haietaz gero eta gutxiago jakin nahiko du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren gertakizunak EEBBko ipar-mendebaldeko kostaldeko hiri batean girotuak daude, halere benetan osoki Espainian filmatu zen.

Christian Bale aktoreak filmeko protagonistaren itxura mehe eta kaxkarra izateko asmoz filmatzen hasi aurretik lau hilabetez goseak pasatzen egon zen. Denboraldi horretan zehar egunero kafe bat eta sagar bat (edota atun lata bat) bakarrik jan ohi zituen (eguneko 275 kaloria besterik ez). DVDaren aipamenen arabera Balek denera 28 kg galdu zituen, bere pisua 54 kg jaitsiz. Berez, Balek pisua 45 kg-tara jaitsi nahi zuen, baina filmeko arduradunek bere osasunari kalte eragingo ziola eta, asmo hori laga zezala esan zioten. Filma amaitu ondore, Balek Batman Begins filma antzezteari ekin behar zionez, bere aurreko pisua berreskuratu eta beste 18 kg ere loditu zen, nagusiki elikadura egokia eta pisu altxaketa ariketen ondorioz Batman superheroiaren itxura gihartsu eta osasuntsua lortzeko asmoz.

Filma hau filmatzen ari zirela, Brad Anderson zuzendariak bizkarra min hartu eta filmaren zati gehiena ohatila batetik zuzendu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]