The Magazine

Koordenatuak: 51°30′26″N 0°10′17″W / 51.50721034°N 0.17150541°W / 51.50721034; -0.17150541
Wikipedia, Entziklopedia askea
The Magazine
Serpentine North Gallery
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′26″N 0°10′17″W / 51.50721034°N 0.17150541°W / 51.50721034; -0.17150541
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2013
Arkitektura
ArkitektoaZaha Hadid

The Magazine Londresko jatetxe eta eraikin moderno bat da, Hyde Park parkean dagoena, Zaha Hadid arkitektoak diseinatua eta 2013. urtean irekia.

Historia eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

19. mendekoa den eraikin baten luzapena da. Eraikin originalari The Magazine zeritzon, arma biltegia izendatzeko terminoa, militarrek helburu horretarako erabiltzen baitzuten 1963 arte[1]. Adreiluzko eraikin hori gaur egunean Serpentine North Gallery arte galeria da (Serpentine Galleries multzoaren parte, beste eraikin bat dagoelarik hegoalderako), baina 2013an eraberritzea inauguratu zenean, Serpentine Sackler Gallery izena jarri zitzaion, eta Magazine zen eraikin zaharraren izena luzapen moderno honetara igaro zen, jatetxea bilakatu zena. Sackler izena 2021ean kendu zuten[2], Sackler familiaren izen ona hondatu ondoren, oxikodona droga opiazeoren zabalkundearekin aberastutako familia hori baita mezenasgo honen[3] eta beste askoren atzean egondakoa.

Adreiluzko galeria zahar eta nagusiaren ondoan, biribiltasunak eta zuritasuna dira nagusi Hadidek egindako luzapenean. Barrualdean onddo formako bost zutabe nabarmentzen dira, gela hipostilo baten itxura ematen diotenak espazioari[4].

Barrualdea, areto hipostilo baten tankerakoa zutabe horiekin.
Kanpoaldea, 19. mendeko adreiluzko eraikin historikoari itsatsia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The Magazine, Non Civil Parish - 1278154 | Historic England» historicengland.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  2. (Ingelesez) Cascone, Sarah. (2021-03-25). «The Serpentine Has Dropped the Sackler Name From Its London Gallery (But Says It Has Nothing to Do With the Family's Legal Woes)» Artnet News (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  3. (Ingelesez) Serpentine Sackler Gallery, London | Inexhibit. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  4. (Ingelesez) Tugceterzi, ~. (2019-10-13). «Traces of Hypostyle Hall in Modern Architecture» Tuğçe Terzi (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]