Oxikodona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Oxikodona
Oxycodone.svg
Formula kimikoa C₁₈H₂₁NO₄
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
CN1CC[C@]23[C@@H]4C(=O)CC[C@]2([C@H]1CC5=C3C(=C(C=C5)OC)O4)O
InChl 3D eredua
Osatuta nitrogeno eta karbono
Aurkitzailea Martin Freund (en) Itzuli eta Edmund Speyer (en) Itzuli
Aurkitze data 1916
Masa molekularra 315,147 u
Erabilera
Konposatu aktiboa Xtampza (en) Itzuli, Oxycontin (en) Itzuli, Roxybond (en) Itzuli, Roxicodone (en) Itzuli, Oxaydo (en) Itzuli eta Oxecta (en) Itzuli
Tratatzen du Min, substance abuse (en) Itzuli, Fibromialgia erreumatiko eta traumatismo
Haurdunaldia Australian pregnancy category C (en) Itzuli eta US pregnancy category B (en) Itzuli
Rola opioid receptor agonist (en) Itzuli, Opioide eta Narkotiko
Identifikatzaileak
InChlKey BRUQQQPBMZOVGD-XFKAJCMBSA-N
CAS zenbakia 76-42-6
ChemSpider 4447649
PubChem 5284603
Reaxys 43446
Gmelin 7852
ChEMBL CHEMBL656
EC zenbakia 200-960-2
ECHA 100.000.874
MeSH D010098
RxNorm 7804
UNII CD35PMG570
NDF-RT N0000147955
KEGG C08018 eta D05312

Oxikodona tebainatik eratorritako opioide erdi sintetikoa da. Analgesiko narkotikoa da eta mina moderatua edo larria denean indikaturik dago, nagusiki minbizidun gaixoengan. 1916an sortu zuten Alemanian, sendagai mota hauen albo-ondorioak eta potentzia hobetzeko helburuarekin. Azken urteotan oxikodona eta naloxonaren artean egindako konbinazio bati esker idorreria gutxitu ahal izaten da.

Normalean ahotik hartutako botiken bidez erabiltzen da, bi modutara: Iraupen luzekoa 12 ordutik behin, edo eragin azkarragoa 4 edo 6 ordutik behin (kasu larrienetan sarriagotan). Halaber, zainaren bidez edo muskulubarne ere hartu daiteke.

Albo-ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragin desiragaitz nagusiak idorreria, nekea, zorabioa, goragalea, okak, aho lehorra, antsietatea, azkura eta izerdiak. Ez hain ohikoak (<%5): Jateko gogo eza, urduritasuna, sabeleko mina, beherakoa, gernu erretentzioa, arnasestua eta zotina.

Baliokidetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahotik hartuta, oxikodonaren dosia morfinarenaren erdia da, hidromorfonarenaren bikoitza gutxi gora-behera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]