The Maid Behind the Bar

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Maid Behind the Bar
Jatorria
Ezaugarriak

The Maid Behind the Bar (euskaraz Barra atzeko neskamea), Irlandako reel doinu bat da. Herrialde honetako reel ikoniko eta ezagunenetako bat da, bertako musika-tresna herrikoi ugariekin jotzen da: biolina, tin whistle txirula, irlandar banjo tenorra, irlandar mandolina eta abar.

Lehenbiziko aldiz, 1883an AEBetako Boston hirian argitaratutako Ryan’s Mammoth Collection doinu eta abesti bilduman Judy’s Reel (Judyren Reela) izenburupean agertu zen, ondoren Music of Ireland (1903) bilduman The Green Mountain (Mendi Berdea) izenburupean[1].

DEna den, 1850eko hamarkadan jada AEBetako reel doinu gogoko eta hedatuenen artean zegoen, zalantzarik gabe Irlandako Gosete Handiaren ondorioz herrialde hartara joandako irlandar etorkinek eramana[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]