The Miracle Worker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Miracle Worker
Datuak
Urtea 1962
Estreinaldia 1962
Generoa Drama. Biografia
Herrialdea AEB
Iraupena 106 minutu
Aurrekontua 500.000 $ (estimazioa)
Zuzendaria
Arthur Penn
Ekoizleak
Fred Coe
Gidoilariak
William Gibson
Aktoreak
Anne Bancroft, Patty Duke, Victor Jory, Inga Swenson eta Andrew Prine
Musikagileak
Laurence Rosenthal
Sariak
Bi Oscar

The Miracle Worker, euskaraz Mirakuluen Egilea, 1962an Ameriketako Estatu Batuetan egindako filma ezaguna da. Filma William Gibsonk idatzitako antzerki-lanean oinarrituta zegoen; antzokietan lehen aldiz 1959an eman zen. Halaber, antzerki obra Gibsonek berak 1957an telebistarako prestatu zuen gidoian oinarritu zen. Filma Helen Keller eta Anne Sullivanen biografietan oinarrituta dago, bereziki Kellerrek idatzitako The Story of My Life autobiografian (1903). Filmazioa Arthur Penn zuzendariak egin zuen eta beste aktore artean hauek hartu zuten parte: Anne Bancroft, Patty Duke, Victor Jory, Inga Swenson eta Andrew Prine.[1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak Helen Kellerren lehenengo urteak jasotzen ditu. Helen itsua eta gorra gelditu zen hilbate gutxi batzuk zituenean. Ondorioz, urtetan, isolaturik, komunikatu gabe bizi izan zen. Familiak, azkenean, Perkins Institutuari laguntza eskatu zion eta haiek Anne Sullivan irakaslea bidali zuten Helleni komunikatzen irakasteko. Anne Sullivanek esku alfabetoa erabiliz, haurrarekin komunikazio bide bat lortu zuen eta prozesu hori da, alegia, filmaren gai nagusia. Argumentu osoa Helen Kellerren benetako biografian oinarritu zen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Miracle Workerrek bi Oscar lortu zituen:

  • Emakumezko aktore onena: Anne Bancroft
  • Errepartoko emakume aktore onena: Patty Duke

Beste hiru Oscarretan kandidatoa izan zen baina ez zituen lortu: Egokitutako gidoi onena, Zuzendari onena eta zuri-beltzeko filmetako Jantzi-diseinu onena.

Izenburu desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma herrialdeen arabera izenburu desberdinak izan zituen:

  • Espainian: El milagro de Ana Sullivan;
  • Argentinan: Ana de los milagros;
  • Mexikon, Un milagro para Helen;
  • Hispanoamerikako beste herrialdetan: La maestra milagrosa

Beste bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an telebistarako beste bertsioa filmatu zen. Disney etxeak, bestetik, remake bat egin zuen koloretan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]